Txalaparta doinua da nagusi Urretxun eta Zumarragan
Goizean goizetik, txalaparta doinuak entzun daitezke Urretxun eta Zumarragn.Santa Barbaran eta Antion entzun dira lehenengo ttakun doinuak; mendian hasi baita Zuhaitzaren Soinua Kolektiboak antolatutako V. Txalaparta Eguna. Menditik herrira jaitsiz, Etxeberria, Pagoeta eta Eitza auzoetara iritsi da txalapartaren doinua. Ondoren, 11:00ak aldera, Batukadaren laguntzaz, Labeagatik Zumarragako plazara joan dira, txalapartariak, kalejiran, jendearen arreta erakarriz. Areizaga Kalebarren plazaraino joan dira kalejiran, bertan prestatu baitute Txalapartaren gunea.
Arratsaldean, 18:00etan, sagardo dastaketa eta txistorra jana,txalaparta joaldi libreak egingo dituzte. 19:30ean, Amazur taldearen emanaldia izango da.
Gauean, azkenik, V. Txalapartaren jaialdia handiaren txanda izang da,Gernikako Arbola plazan. Zuhaitzaren Soinua Kolektiboa, Mendiaraz anaiak, Hernaniko Txalaparta Eskola, Hutsun, Zukut eta Hamaika Hots txalapartarien jarduna entzun eta ikusi ahalko da.