Sorozarretako tunela zulatzen amaitu dute Ezkio-Itsason
Amaitu dituzte Euskal Y-aren Gipuzkoako adarreko Ezkio-Itsaso eta Beasain arteko zatian dagoen Sorozarretako tunelaren hondeaketa lanak. Hamaika hilabete behar izan dituzte mendia zulatzeko eta 1.730 metroko tunela sortzeko. Lanak tunelaren bi aldeetatik egin dituzte lubaki makinak erabiliaz, bi lan talderekin. Tuneletik atera duten materiala limolita gris iluna da. Ezkio-Itsaso eta Beasain arteko zatiko lanak 2010eko abenduan hasi zituzten. Atzo zulatzen amaitu zuten tunelaz gain, jada amaituta dago Jauregi ibaiaren gaineko bide-zubia eta honetan estaldura lenetan dagoen Atsu- saineko tunela ere hartuko ditu Ezkio-Itsaso eta Beasain arteko zatiak. Euskal Trenbide Sareak emandako datuen arabera, GI-3352 errepidea Atsusaineko ekialdeko aho gainera desbideratu dute, Itsasora daraman bidea «nabarmen hobetuz». Euskal Trenbide Sareko langileek pozez ospatu zuten atzo goizean tunelaren bi aldeek bat egin zuten unea; xanpaina eta puruak ere izan ziren unea ospatzeko. Seme-alabei bidaltzeko argazkiak atera Asturiasko banderarekin, langileek taldeka argazkiak atera… Une haren oroigarritxo bat gorde nahi izan zuten askok eta askok euren mugikorretan. Aurrekanpaina dela eta, ez zen ordezkari politikorik agertu atzoko ekitaldira, eta arduradunak eta langileak izan ziren protagonistak. Martxan daude zati guztiak Une honetan Eusko Jaurlaritzak Euskal Y-aren Gipuzkoako adarrean egin behar dituen zati guztiak lanean edo amaiturik daude. Honela, adarreko 59,1 kilometro edo trazatu osoaren %77,6 eraikuntza [...]
Lanak tunelaren bi aldeetatik egin dituzte lubaki makinak erabiliaz, bi lan talderekin. Tuneletik atera duten materiala limolita gris iluna da. Ezkio-Itsaso eta Beasain arteko zatiko lanak 2010eko abenduan hasi zituzten. Atzo zulatzen amaitu zuten tunelaz gain, jada amaituta dago Jauregi ibaiaren gaineko bide-zubia eta honetan estaldura lenetan dagoen Atsu- saineko tunela ere hartuko ditu Ezkio-Itsaso eta Beasain arteko zatiak.
Euskal Trenbide Sareak emandako datuen arabera, GI-3352 errepidea Atsusaineko ekialdeko aho gainera desbideratu dute, Itsasora daraman bidea «nabarmen hobetuz».
Euskal Trenbide Sareko langileek pozez ospatu zuten atzo goizean tunelaren bi aldeek bat egin zuten unea; xanpaina eta puruak ere izan ziren unea ospatzeko. Seme-alabei bidaltzeko argazkiak atera Asturiasko banderarekin, langileek taldeka argazkiak atera… Une haren oroigarritxo bat gorde nahi izan zuten askok eta askok euren mugikorretan. Aurrekanpaina dela eta, ez zen ordezkari politikorik agertu atzoko ekitaldira, eta arduradunak eta langileak izan ziren protagonistak.
Martxan daude zati guztiak
Une honetan Eusko Jaurlaritzak Euskal Y-aren Gipuzkoako adarrean egin behar dituen zati guztiak lanean edo amaiturik daude. Honela, adarreko 59,1 kilometro edo trazatu osoaren %77,6 eraikuntza prozesuan daude, Donostiarako eta Irunerako behin betiko sarbideak eta Frantziarekin ezarri beharreko loturak definitzearen zain.
Eskualdean honako zati hauetan ari dira AHTren lanak egiten: Antzuola-Ezkio-Itsaso mendebaldea, Antzuola-Ezkio Itsaso ekialdea, Ezkio-Itsaso, Ezkio-Itsaso-Beasain, Beasain mendebaldea, eta Legorreta.
Goierrin, duela gutxi, Beasain ekialdea eta Ordizia-Itsasondo zatietako lanak amaitu zituzten. Nafarroarako lotunea Ezkio-Itsasotik egingo duten ez dute zehaztu oraindik.
Ezkioko Amabirjinaren estalpea lekuz aldatuko dute AHTren obrak direla-eta
Ezkio-Itsason Amabirjina agertu zen lekuan aterpe bat egin zuten duela urte batzuk. Orain, AHTren obrek bertara iristeko bidea oztopatzen dute, eta obrak amaitzean ere berdin izango denez, lekuz aldatzeko proiektua egin dute herritarrek. Amabirjina Anduaga zelaian agertu zela eta, zelai berean mantentzea zen herritarren nahia, eta hala egingo dute; estalpe berria orain dagoena baino metro batzuk beheraxeago jarriko dute.
Aterpea mugitzeaz gain, kalbarioa ere mantendu egingo dute. Gainera, oinez eta kotxez iristeko bide berri bat ere egingo dute. Bide hasieran, udaletxe zaharraren atzeko aldean, aparkalekuak egingo dituzte eta aterpe ondoan beste bi jarriko dituzte; orain artean estalpearen ondoan egon den iturria ere mantendu egingo dute. Estalpea lekuz aldatzeko lanen gastu guztiak Euskal Trenbide Sareak ordainduko ditu.














