2012/9/18

Alberto Aranguren: «Odol beharrarekin oso sentsibilizatuta daude herritarrak»

Datorren asteartean hitzordua dute odol emaileek Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean; Aranguren Urretxuko eta Zumarragako ordezkaritzako burua da duela hamabi urte inguru

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

III. BTT Trabesia Herrikoia antolatu du iganderako txirrindulari elkarteak

Telleriarteko Txirrindulari elkarteak antolatuta, III. BTT Trabesia Herrikoia egingo dute Legazpin datorren igandean. Enrique Vizcay, elkarteko zuzendaritzako kideak argitu duenez, «azken urteetan mendiko bizikletarekiko zaletasunak herrian nabarmen g...

Goierriko Hitza

EAJk hitzaldi sorta antolatu du, aurrekanpainan

Eusko Alderdi Jeltzaleak bederatzi hitzaldiko egitaraua prestatu du, Goierri Bizia ekimenaren barruan. Hainbat gairi buruz solasaldi monografikoak egingo dituzte aldiko, alderdiko kargudunak hizlari direla. Hitzorduak herritar guztiei irekiak dira, eta...

Aimar Maiz

Mantenuan, muntaian eta automatismoan trebatzeko ziklo berria eskainiko dute Goierri Eskolan

Urritik aurrera Lanbide Heziketako mantenu elektromekanikoko erdi-mailako gradua eskainiko du Goierri Eskolak. Gaueko ordutegian egingo dute, lanean daudenek ere joateko aukera izan dezaten. DBH gaindituta duten, eta aktiboan edo langabezian dauden 18 ...

Goierriko Hitza

IV. Stock Azoka eta Kale Azoka egingo dituzte ostiralean eta larunbatean Ordizian

Ordizian merkatari elkartearen ekimenez, herriko 24 dendak azoka berezia egingo dute ostiralean eta larunbatean. Hamahiru dendak Plaza Nagusian postua jarriko dute. Beste hamaikak, dendako erakusleihotik kanpora aterako dituzte produktuak. Stock azoka...

Goierriko Hitza

Ordizia Kolore egitasmoan parte hartzeko deia luzatu die udalak herritarrei

Ordiziako Udalak, irailetik aurrera martxan jarriko duen Ordizia Kolore proiektuan parte hartzeko deia egin die herritarrei. Ordiziar guztien erronka «herri inklusibo baterantz» abiatzea dela nabarmendu dute eta horregatik, datozen asteetarako antola...

Goierriko Hitza

Saskibaloi taldean parte hartu nahi dutenei deia

BKL Beasaingo Kirolaren Lagunak elkarteak, saskibaloi taldean parte hartu nahi duten gaztetxoei izena emateko deia egin die. 1995/96 urteen artean jaiotakoek eman dezakete izena. Horretarako, 688 86 83 88 (Juanfran) edo 603 48 92 49 (Mikel) telef...

Beasaingo Hitza

Maduragain Segurako merkatarien elkarte berritua aurkeztu dute

Segurako Maduragain dendari eta zerbitzu elkarte berrituak herritarrek herrian kontsumitzera animatzeko kanpaina jarri du martxan. Elkarte honen helburua egun dauden zerbitzuak mantendu eta hauei laguntzea da. Aurrez herrian erosketak egin eta era bere...

Goierri Mendebaldeko Hitza

Epailegaien zerrendak ikusgai jarri dituzte

Zumarragan irailaren 25era arte eta Legazpin 27ra arte egongo dira zerrendak ikusgai udaletxeetan

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Ataunen zortzi antzerki emanaldi eta ikastaro trinkoa prestatu dituzte, ‘Antzeztaun’ jaialdian

Hilabete pasatxoko denboraldia eskainiko dio Ataunek antzerkiari. Ostiralean, irailak 21, hasi, eta urriaren 26ra arte zortzi antzezlan edo ikuskizun plazaratuko dituzte konpainia ugarik, Antzeztaun izena eman dioten egitarauan. Herrian barrena izango dira emanaldiak, Herri Antzokian, Troskaeta tabernan, San Gregorioko edo San Martingo plazan, eta Artadi elkartean. Izan ere, Ataungo Udalarekin batera, Artadi eta Troskaeta tabernak lagundu dute antolaketan. Intujai Teatro taldeak jarriko du euskarri teknikoa eta ildoa. Antzeztaun jaialdiaren egitaraua: Irailak 21, ostirala. Badut taldearen ‘Ipuinak jo eta musika kontatu’. Troskaeta tabernan, 22:00etan. Urriak 5, ostirala. Porrustada, Tic Tac, Hortzaka eta Jon Magiken ‘Birakabareta’. Herri Antzokian, 22:00etan. Sarrera: 6 euro. Urriak 6, larunbata. Sambhu Teatroren ‘Kataklown’. San Gregorioko plazan, 13:00etan. Urriak 13, larunbata. De Bote en Bote konpainiaren ‘Vademekun’. San Martingo plazan, 18:00etan. Urriak 20, larunbata. Los Kikolasen ‘Malabaristas de calle’ (gaztelaniaz). San Gregorioko plazan, 13:00etan. Urriak 20, larunbata. Los Kikolasen ‘Sin remite’ (testurik gabea). Herri Antzokian, 18:00etan. Sarrera: 6 euro. Urriak 20, larunbata. Jhon Ardilaren ‘De allá’ (gaztelaniaz). Artadi kultur elkartean, 22:00etan. Urriak 26, ostirala. Pailaztana taldearen ‘Neskeraz’. Herri Antzokian, 22:00etan. Sarrera: 6 euro. Antzezlan emankizunez gain, Intujai taldeak antzerkigintzaren ikastaro trinkoa emango du, asteburu honetan, Ataunen. Antzerki mundua “barrutik” ezagutzeko aukera eskainiko diote edonori (izen-ematea 50 euro da). [...]

Aimar Maiz

Erretzeari uzteko ikastroa antolatu dute Ordiziako eta Beasaingo Udalek

Ordiziako eta Beasaingo udaletako Gizarte Ongizateko Sailek erretzeari uzteko ikastaroa antolatu dute. Urriaren 10ean hasiko da, eta saioak Beasaingo udaletxeko batzar aretoan egingo dituzte. Asteazkenetan bilduko dira, 19:00etatik 20:00etara. Izena em...

Goierriko Hitza

Itsasondoko herri afarirako txartelak biharko erosi behar dira

Itsasondoarrek herri afaria egingo dute, ostiralean 21:00etan, herriko jai nagusien lehen egunean. Txartelak Kaxintane tabernan eta Lourdes dendan erosi behar dira. Azken eguna bihar da. Helduenak 20 euro balio du.

Aimar Maiz

EAJk mahai-ingurua antolatu du asteazkenerako

Beasaingo EAJk mahai-ingurua antolatu du asteazken arratsalderako. Herritarren partaidetza zalantzan? lemapean, Markel Olano, Aitor Aldasoro eta Imanol Lasa, Foru Aldundiko partaidetza arloko zuzendaria izandakoa ariko dira hizketan. Saioa 19:00etan ...

Beasaingo Hitza

Araman kultur astea gaur hasiko da

Aramako Kultura Batzordeak gaurtik igandera ekitaldi sorta bat antolatu du, kultur astearen barruan. Egunero izango da saioren bat. Egitaraua: Asteartea, irailak 18 Etiopia Utopia Fundazioaren hitzaldia. 19:00etan, kultur etxean. Asteazkena, irailak 19...

Aimar Maiz

Almitzak irabazi du taldeka Alemanian

Almitza segalari elkarteak emaitza bikainak lortu ditu, asteburuan, Murrhardt herrian (Baden-Württemberg, Alemania). Hango enpresa batek antolatutako sega lehiaketan, taldeka irabazle atera da euskal taldea. Igor Esnaola legorretarrak zen hirukoteko segalari bat; Joxe Gabirondo gazteluarra eta Bixente Mitxelena oiartzuarra besteak. Bakarkakoan ere txapela bat jantzi du Esnaolak. Sega txikiarekin, onena izan zen legorretarra. Sail horretan Gabirondok laugarren egin zuen. Sega handiarekin, Migel Mari Jauregi Altzo zaldibiarra txapeldunorde geratu da. Hor ere Gabirondok laugarren postua errepikatu zuen. Beteranoetan Pabi Astondoa zeanuriarrak lortutako 2. postua, eta nesketan sega handiarekin Irati Astondoak egindako hirugarrena batu zituzten euskaldunek. Ostiraletik igandera egon dira Almitzako hamar-bat kirolari Murrhardt-en. Altzorekin eta Esnaolarekin batera, Goierriko ordezkaritza Ikutz Garmendia beasaindarrak osatu du. Txapelketa larunbatean jokatu zuten, eta igandean folklore jaialdian parte hartu zuten Beasaingo dantzariek.

Aimar Maiz

Urkiko errifan zenbaki sariduna 754-E da

Urkiko Gurutze festetan antolatu duten errifan, 754-E txartela izan da saritua. Igande iluntzean zozkatu zuten jakiz beteriko saskia. Jabea Urkian bertan zegoen.

Aimar Maiz

Behaketa astronomikoa egingo dute ostiralean, Ilatargi taldearekin

Igartza jauregiak mota guztietako ekitaldiak hartu ditu azken urteetan, baina ostiral honetan, orain arteko berezienetako bat egingo dute bertan; behaketa astronomiko bat. Ilatargi astronomia taldeak gidatuta, izarrak, konstelazioak eta ilargiko krate...

Beasaingo Hitza

Kantu afarirako txartelak salgai daude Hitzaron

Urriaren 5ean Kantu afaria egingo dute Ordizian, Hitzaro kultur elkarteak antolatuta. Ordizia Kantuz egitasmoari bukaera emango diote kantaldi horrekin. Afarirako txartelak urriaren 2ra arte egongo dira salgai kultur elkartearen bulegoan, 15 euroko pre...

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa