Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Etxean konposta egiteko aukera zabalduko du Sasietak Goierrin

Goierri
Gizartea
2012/10/31
Goierriko Hitza
Sasieta Mankomunitateak konposta egiteko aukera zabaldu nahi du Goierrin. Urteak dira eskualdeko zenbait etxeetan konposta egiten dutela. Orain, konpostatzearen filosofia etxe gehiagotara hedatu nahi dute, eta auzo konpostaia bezalako ekimenak martxan jarri. Goierri garaian 2005ean jarri zuen martxan Sasietak etxeetan konposta egiteko kanpaina. Orduan, 800dik gora konpostagailu banatu ziren Legazpi, Urretxu eta Zumarraga artean. Orain, Enrike Enparantza Sasieta Mankomunitateko teknikariak azaldu duenez, jarraipen bat eman nahi zaio orduan hasitakoari. Dagoeneko konposta egiten duten pertsonekin harremanetan jarri dira «jarraipen bat egin eta aholkularitza zerbitzua eskaintzeko». Organikotik konpostara Sasietako teknikariek konposta egiten duten horiei aholkuak emango dizkiete. «Bisitak egin ditugu etxeetara, konpostaren kalitatea neurtu eta izan diren arazoei irtenbideak emateko». Jarraipenari dagokionez, «emaitza oso ona da, %70ak jarraitzen baitu etxean konposta egiten», azaldu du Enparantzak. Unai Badiola Urretxuko zinegotziak Sasietak eskualdeko udaletxeekin batera konposta egiteko aukera zabaltzeko duen asmoaren berri eman zuen. «600 gutun bidali ditugu berdeguneren bat duten etxe guztietara, auto-konpostaiaren filosofiara batu daitezen», azaldu zuen. Etxean berdegunerik ez duten horiei ere emango zaie aukera, «senideren baten baratzean konposta egiteko, adibidez». Izena ematen duten guztiek ikastaro bat egingo dute aurrera, eta konpostagailua emango zaie ondoren. Igor Urrate Legazpiko Udaleko ordezkariak auzo konpostaiaz ere hitz egin zuen. «Herrietako berdeguneak aprobetxatu nahi ditugu konposta egiteko», argitu zuen. Komunitate mailako konpostagailu baten bitartez familia ezberdinen parte hartzearekin egiten da konposta kasu honetan. «Legazpin laster jarriko dugu martxan proba piloto bat. Urte amaierara arte egongo da indarrean». Emaitza onak ematen baditu, eredu hori herriko beste gune batzuetara zabaltzea da helburua. Amaitzeko, etxean konposta egiteko prozesua zein den azaldu zuen Enparatzak. Hondakin organikoa konpostagailuan bildu behar da. Nahasketa horrek erreakzio mikrobiologiko bat eragiten du, «onddoek eta mikrobioek materia organikoa desegiten dute, deskonposizioa sortuz». Sei edo zortzi hilabete irauten du prozesuak eta emaitza, are ilun itxurako materia bat da. Honi esker lurra modu naturalean ontzen da, eta baldintzak hobetzen ditu.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut