Apaolazari ezarritako hamar urteko kartzela zigorra berretsi egin dute
Espainiako Auzitegi Nazionalak Iban Apaolaza preso politiko beasaindarrari jarritako hamar urteko kartzela zigorra berretsi du. Apaolazaren abokatuak, haren etxean egindako mihaketa baliogabetzeko eskatu zuen, baina auzitegiak ukatu egin du zigorra «neurrigabea» denik. 2001eko azaoran ETAk Madrilen jarritako bonba autorako lehergailuak eraman izana leporatuta zigortu zuten.