Balerdi Balerdi, Belarra eta Bye Bye Patxi rock taldeek joko dute gaztetxean
Beasaingo gaztetxeak rock klasikoa egiten duten hiru talde elkartuko ditu taula gainean, larunbat honetan: Balerdi Balerdi, Belarra eta Bye Bye Patxi taldeak, hain zuzen ere. Kontzertua gaueko 22:30etik aurrera izango da. Balerdi Balerdi, 90eko hamark...
Beasaingo gaztetxeak rock klasikoa egiten duten hiru talde elkartuko ditu taula gainean, larunbat honetan: Balerdi Balerdi, Belarra eta Bye Bye Patxi taldeak, hain zuzen ere. Kontzertua gaueko 22:30etik aurrera izango da.
Balerdi Balerdi, 90eko hamarkadan ezagun egin zen talde nafarra da. Power pop eta rock doinuak uztartzen dituzte. Hainbat lan argitaratu zituzten: Balerdi Balerdi (1991), Ez gara galdu (1994) eta Hobe behin gorri ezen ez beti hori (1997). 2000. urtean, taldea desegin ez bazen ere, jendaurrean jotzeari utzi zioten, harik eta 2009an eskenatokietara itzultzea erabaki zuten arte.
Belarra berriz, Ataungo hainbat musikarik osatutako taldea da, Gurutz Bikuña gitarrajolea buru dutela. Taldean, Benito Lertxundirekin edota Urko eta Bihotzekok taldearekin jotzen duten musikariak daude. Rock talde klasikoen abestiak moldatzen dituzte.
Azkenik, Bye Bye Patxi taldea. Umore ukituarekin, “lehendakari jaunari inoiz jasoko duen ‘agur jaunarik’ rockeroena” eskaini nahi diote. Besteak beste, Rory Gallagher, Blue Oyster Cult edota Ilegales bezalako taldeen bertsioak joko dituzte.