D-Pintxos taldea zuzenean
D-Pintxos talde legazpiarrak bere lehenengo diskoa aurkeztuko du gaur gauen gaztetxean. Zazpiak bat izenburupean argitaratu dute lana, eta hamar abestiz osatuta dago. Zortzi, beraiek sortutakoak dira, beste bat Legazpiko Hartu Arte taldearena eta azken...
D-Pintxos talde legazpiarrak bere lehenengo diskoa aurkeztuko du gaur gauen gaztetxean. Zazpiak bat izenburupean argitaratu dute lana, eta hamar abestiz osatuta dago. Zortzi, beraiek sortutakoak dira, beste bat Legazpiko Hartu Arte taldearena eta azkena, film bateko musika bandarena.
D-Pintxos taldea orain dela hiru urte sortu zen Iker Azpeitiaren eta Iker Otegiren ekimenez. Gaur egun, zazpi kidek osatzen dute taldea: Iñaki Ormazabal (bateria), Oier Gabiria (baxua), Asier Mediavilla (tronboia), Mikele Gurrutxaga (tronpeta), Joseba Gurrutxaga (abeslaria), Iñigo Caballero (gitarra) eta Iker Azpeitia (gitarra). Otegik orain urte eta erdi utzi zuen taldea.
Grabaketa Ame estudioetan
Diskoa Mutrikuko Ame estudioetan grabatu zuten ekainean zehar. Punk-rock musika egiten du taldeak, metal puntu batekin. Garoñako zentral nuklearra, Saharako egoera, euskara edo maitasuna dira abestietan landu dituzten gaiak.
Horiek guztiak zuzenean entzuteko aukera izango da gaur gauean, gaztetxean eskainiko duten kontzertuan. Ekitaldia, Public desorder musika taldearen emanaldiarekin eta Koldaweren bakarrizketarekin osatuko da, 22:30etik aurrera. Sarrerak 2 eurotan daude salgai. Sarrerarekin batera diskoa ere eskuratu nahi bada 5 euro ordaindu beharko da.