Goieniz zineklubak gaur hasiko du denboraldia, ‘Shame’ filmarekin
Udako oporraldiaren ondoren, Goieniz zineklubak gaur ekingo die denboraldi berriko emanaldiei. Aurreneko saiorako Shame filma aukeratu dute; urrian zehar, Arrugas eta Kiseki lanak ere eskainiko dituzte. Goieniz zineklubak jakinarazi duenez, gaur has...
Udako oporraldiaren ondoren, Goieniz zineklubak gaur ekingo die denboraldi berriko emanaldiei. Aurreneko saiorako Shame filma aukeratu dute; urrian zehar, Arrugas eta Kiseki lanak ere eskainiko dituzte.
Goieniz zineklubak jakinarazi duenez, gaur hasi eta abendura arte, bederatzi film eskainiko dituzte, tartean, ikusleen film kuttuna.
Usurbe antzokiaren kudeaketan izandako aldaketa dela medio, zineklubaren eskaintzan ere izango da aldaketarik. Hala, aurten ez da zikloko bonorik izango. Horren ordez, Usurbe antzokiak hilabeteko bonoak aterako ditu, 12 euroan. Bono horrekin, zineklubeko filmeak eta asteburukoak ikusteko aukera izango da. Bestalde, orain arte bezala, ikusleei orri bana emango zaie, eta film kuttuna aukeratu ahal izango dute. Zineklubeko filmeen inguruko informazio gehiago nahi duenak, goieniz.wordpress.com gunea bisiatu dezake.