Ikasle abertzaleen greba eta Jon Erguin Goiberriren hurrengo alean
GoiBerriren 30. alean Ikasle Abertzaleak taldeak deitutako greba da gai nagusia. Ikasle taldeak bere webgunean azaldu duenez, “#11×12 kanpaina estatu espainolaren barruko nazio zapalduetako ikasle antolakunde ezberdinen iniziatibaz sortu da. Antolakundeok aldarrikapen komun batzuk ditugu inposatua dugun marko administratibo komuna dela medio, eta gazte langile klasean kokatzen baitugu guru burua. Ikasle zapalduak gara”.
Elkarrizketari dagokionez, Jon Erguin beasaindar triatloilariari egin diote. Erguinek bere kirolzaletasunari buruz hitz egin du GoiBerrirekin. Aurtengo denboraldia otsaila hasieran amaituko du, aita izango baita. Hortaz, Europako eta Munduko txapelketetan ez du parte hartuko. Datorren denboraldian Orbea taldearekin ariko da. Erguinentzako “ohorea” da talde horretan aritzea.
Aldizkariak gai gehiago ere jorratuko ditu. Iñaki Eizagirre gaintzarra, Nekane Gonzalezen, Jon Artolaren eta Mikel Alvarezen iritziak eta Galesen bizi den Imanol Hermida zumarragarra bihar etxeetara iritsiko den ale berrian aurkitu ahal izango dira. Ale honek etxe apainketa gehigarria ere du barrenean.