Marian Bidegain izan dute solaskide denboraldi berriko lehen Bixi-Bixi saioan
Marian Bidegain, Maizpideko zuzendari ohia izan dute solaskide aste honetako Bixi-Bixi irratsaioan. Denboraldi berria modu horretan hasi du Lierni Elortzak Segura irratian gidatzen duen saioak. Bidegain 15 urtez Maizpide euskaltegiko zuzendaria izan da eta bizitakoak eta hemendik aurrerakoak kontatu ditu irratian.
Eluska Gerriko Segurako alkatea, eta Asier Alustiza euskara eta kultura zinegotzia ere aste honetako saioan izan dira. Beraien eguneroko jardunaz hitz egin eta etorkizuneko asmoen berri eman dute. Ainhoa Urretabizkaia urretxuarrak ere urtean zehar landuko duen musika sailerako asmoen berri eman du. Herri ezberdinetan euskara bultzatzeko egiten ari diren ekimen ezberdinen berri ere eman dute, eta astero bezala, Santos Beloki Segurako Hitz edo Irri euskaraz elkarri taldeko kidea, eta Aitor Calvillo Euskara Biziberritzeko Planaren kudeatzailea ere bertan izan dira. [audioaren hasieran litekeena da iragarki bat entzutea]
[audio:http://www.ivoox.com/marian-bidegain-maizpideko-irakaslea-eta-segurako-eluska-gerriko_md_1469371_1.mp3|autostart=yes]