VI. Arte plastikoen Goiart 2012-Ordizia saria aurkeztu dute
Abian da VI. Arte Plastikoen Goiart 2012-Ordizia saria. Euskal Herrian jaio diren edo bertan bizi diren artistek har dezakete lehiaketan parte. 3.000, 1.500 eta 900 euroko sari bana jaso ahal izango dute parte hartzaileek, eta baita Goierri beheko artistentzako 600 euroko sari bat ere. Abenduaren 11n amaituko da lanak aurkezteko epea. Egile bakoitzeko bi lan onartuko dituzte gehienez, inolako baldintzarik gabe: tamaina, teknika, aurkezpena, gaia…. libreak dira. Epaimahaia arte plastikoekin zerikusia duten adituek osatuko dute. Lanak astelehenetik ostiralera bidal edo eraman daitezke Ordiziako Barrena kultur etxera, 10:00etatik 13:00etara. (Informazio gehiagorako: 943 80 56 30). Lanarekin batera gutunazl itxi bat eraman beharko da, hainbat agirirekin: • NAN-aren kopia • Artistaren datuak eta kurrikuluma • Lanen argazkiak • Azken urtean Euskal herrian bizi izan dela ziurtatzen duen agiria • Norberari eta lanari buruzko argibideak Kartazalaren kanpoaldean egilearen izena jarri beharko da.
Egile bakoitzeko bi lan onartuko dituzte gehienez, inolako baldintzarik gabe: tamaina, teknika, aurkezpena, gaia…. libreak dira. Epaimahaia arte plastikoekin zerikusia duten adituek osatuko dute.
Lanak astelehenetik ostiralera bidal edo eraman daitezke Ordiziako Barrena kultur etxera, 10:00etatik 13:00etara. (Informazio gehiagorako: 943 80 56 30). Lanarekin batera gutunazl itxi bat eraman beharko da, hainbat agirirekin:
• NAN-aren kopia
• Artistaren datuak eta kurrikuluma
• Lanen argazkiak
• Azken urtean Euskal herrian bizi izan dela ziurtatzen duen agiria
• Norberari eta lanari buruzko argibideak
Kartazalaren kanpoaldean egilearen izena jarri beharko da.