Itsasondoko mendi bizikleta zeharkaldia bihar izango da, zaletuentzat
Itsasondoko Ijitu kirol elkarteak 15. Mendiko Bizikleta Zeharkaldia antolatu du, biharko. Arratsaldeko lauretan hasiko da, txirrindulari zaletuentzat proba. 30 kilometro luzeko ibilbidea da, herrigunean hasi eta bukatu. Motzagoa ere egin liteke (22 km)...
Itsasondoko Ijitu kirol elkarteak 15. Mendiko Bizikleta Zeharkaldia antolatu du, biharko. Arratsaldeko lauretan hasiko da, txirrindulari zaletuentzat proba. 30 kilometro luzeko ibilbidea da, herrigunean hasi eta bukatu. Motzagoa ere egin liteke (22 km).
Bidegorritik pare bat kilometro osatu ondoren, Burnikurutzeta mendira (503 m) hartuko dute txirrindulariek. Santa Marinatik aurrera, gainez gain joango dira.
Jan-edan postu bakarra egongo da mendian, baina bi aldiz pasatu beharko dute handik. Lehenengo pasaeraren ondoren (14. kilometroa), Pagorriagaraino jarraituko dute. Garin auzoaren (Beasain) goialderaino joan, eta Murumendiren ipar magaletik itzuliko dira, berriz ere anoa postura iristeko (21. kilometroan).
Puzgailua opari
Bigarren anoa lekutik helmugara beherantz edukiko dute bidea, gehiena pistaz. Berostegi auzora irtengo dira. Handik herrigunera, errepidez bukatuko da proba.
Antolakuntzak opari sorta bat jarri du partaideentzat. Lehenengo ehunentzat Giyo markako puzgailu bana dago. Izena Interneten eman liteke (itsasondobtt.com). Federatuek 10 euro ordaindu behar dute, besteek 15 euro.













