Arrastaka taldekoek Palentziako mendietara egingo dute irteera
Asteburuko jai egunak aprobetxatuz, Arrastaka mendi taldeak lau eguneko mendi irteera antolatu du. Palentziako (Espainia) Fuentes Carrionas mendietara joango dira, bihartik igandera bitartean. Palentzia iparraldean dauden mendiak dira, eta Leonekin eta Cantabriarekin muga egiten dute. Ostegunean abiatu eta gero, ostiral goizean egingo dute lehen irteera. Curavacas (2.524 metro) gailurrera igoko dira. Arrastaka taldekoen esanetan, «mendi deigarria eta ederra» da. Biharamunean, «kareharri zurizko hegal dotoreak» dituen Espigüete (2.450 m.) mendira joango dira. Bilera, gaur arratsaldean Irteera horretan parte hartu nahi duten mendizaleek, gaur arratsaldean egingo duten bilerara agertu behar dute. 19:00etan elkartuko dira, Arrastaka taldeak Iturriotz kalean duen lokalean. Informazio gehiago nahi duenak, Arrastakaren webgunea bisitatu edo 646 855 620 telefono zenbakira deitu dezake. Irteeran parte hartzeko derrigorrezkoa da federatu txartela izatea
Asteburuko jai egunak aprobetxatuz, Arrastaka mendi taldeak lau eguneko mendi irteera antolatu du. Palentziako (Espainia) Fuentes Carrionas mendietara joango dira, bihartik igandera bitartean. Palentzia iparraldean dauden mendiak dira, eta Leonekin eta Cantabriarekin muga egiten dute.
Ostegunean abiatu eta gero, ostiral goizean egingo dute lehen irteera. Curavacas (2.524 metro) gailurrera igoko dira. Arrastaka taldekoen esanetan, «mendi deigarria eta ederra» da. Biharamunean, «kareharri zurizko hegal dotoreak» dituen Espigüete (2.450 m.) mendira joango dira.
Bilera, gaur arratsaldean
Irteera horretan parte hartu nahi duten mendizaleek, gaur arratsaldean egingo duten bilerara agertu behar dute. 19:00etan elkartuko dira, Arrastaka taldeak Iturriotz kalean duen lokalean. Informazio gehiago nahi duenak, Arrastakaren webgunea bisitatu edo 646 855 620 telefono zenbakira deitu dezake. Irteeran parte hartzeko derrigorrezkoa da federatu txartela izatea