Asiar liztorraren habia bat desegin dute suhiltzaileek Zaldibian
Asiar liztorraren edo liztor beltzaren (Vespa velutina) habia handi bat erretiratu eta deuseztu dute Ordiziako parkeko suhiltzaileek Zaldibian. Aurreko asteko asteartean herritar batek eman zuen abisua, zuhaitz batetik zintzilik liztor habia zegoela ik...
Asiar liztorraren edo liztor beltzaren (Vespa velutina) habia handi bat erretiratu eta deuseztu dute Ordiziako parkeko suhiltzaileek Zaldibian. Aurreko asteko asteartean herritar batek eman zuen abisua, zuhaitz batetik zintzilik liztor habia zegoela ikusi ondoren. Zaldibiako Udalak kasu horretarako daukan protokoloa martxan jarri, eta suhiltzaileek parte hartu zuten, beso luzagarriko garabi batekin.
Zuhaitzetik kendu aurretik poltsa batean bildu zuten habia, «ihes egin ez zezaten», beharrezko babesgarriak jantzita. Pozoina isuri zioten gero, eta azkenean su emanda erre egin zuten, poltsa itxita mantenduta beti.
![ASIAR LIZTORRAREN HABIA ZALDIBIAN ASIAR LIZTORRAREN HABIA ZALDIBIAN](http://goierriekialdea.hitza.eus/files/2012/10/ASIAR_LIZTORRAREN_HABIA_ZALDIBIAN-150x150.jpg)
![ASIAR LIZTORRAREN HABIA ZALDIBIAN ASIAR LIZTORRAREN HABIA ZALDIBIAN](http://goierriekialdea.hitza.eus/files/2012/10/ASIAR_LIZTORRAREN_HABIA_ZALDIBIAN-1-150x150.jpg)
![ASIAR LIZTORRAREN HABIA ZALDIBIAN ASIAR LIZTORRAREN HABIA ZALDIBIAN](http://goierriekialdea.hitza.eus/files/2012/10/ASIAR_LIZTORRAREN_HABIA_ZALDIBIAN-2-150x150.jpg)