Atzegi elkarteak kontzientziazio kanpaina egingo du urrian zehar Legazpin
Legazpiko Atzegik, adimen urritasuna duten pertsonen aldeko elkarteak herritarren artean kontzientziazioa sustatzeko kanpaina antolatu du urrian zehar. Legazpiko ikastetxe ezberdinetako kideek Gureak taldeko instalakuntzak bertatik bertara ezagutzek...
Legazpiko Atzegik, adimen urritasuna duten pertsonen aldeko elkarteak herritarren artean kontzientziazioa sustatzeko kanpaina antolatu du urrian zehar.
Legazpiko ikastetxe ezberdinetako kideek Gureak taldeko instalakuntzak bertatik bertara ezagutzeko aukera dute aste guztian zehar. Gainontzean, bihar hitzaldia antolatu dute 19:00etan Txolarteren egoitzan. Patri Ayo, Atzegiko ekintza teknikariak azalduko ditu Atzegiren egitekoak eta zerbitzuak zeintzuk diren.
Ostiralean adimen urriko pertsonen aldeko pilota partiduak izango dira Urbeltz pilotalekuan 22:00etan hasita. Larunbatean kultur truke eguna egingo dute. 11:30ean elkartuko dira parte hartzaile guztiak. 12:00etan Txillida Lantoki museora bisita egingo dute, eta 14:00etan herri bazkaria egingo dute gizarte zentroan. Bazkalondoan dantzaldia izango da nahi duenarentzat.