Carlos Redondok irabazi du Legorretako pintura lehiaketa
Ezkio-Itsason bizi den Carlos Redondo margolari ordiziarrak irabazi du Legorretako III. Pintura Lehiaketa. Bigarren Blanca Garmendia beasaindarra izan da, eta hirugarren Aitor Merchan beasaindarra. Epaimahai profesionalak izendatutako hiru sarituez gai...
Ezkio-Itsason bizi den Carlos Redondo margolari ordiziarrak irabazi du Legorretako III. Pintura Lehiaketa. Bigarren Blanca Garmendia beasaindarra izan da, eta hirugarren Aitor Merchan beasaindarra. Epaimahai profesionalak izendatutako hiru sarituez gain, herritarrek Arantxa Paredes beasaindarrarena hobetsi du, eta bigarren Arantxa Herrador ordiziarrarena. Herritarraren saria Lorenzo Garciak eraman du. 33 partaide izan ditu lehiaketak, Gipuzkoa osokoak. Margolanak urriaren 31ra arte daude tabernetan.