Haurrentzat ipuin kontaketa egingo dute bihar Olaberrian
Liburutegien Nazioarteko Eguna ospatzeko, Olaberrian ipuin kontalariak izango dira, gaur, 18:00etan, liburutegian. Inguma taldeko Ines Bengoa eta Lur Korta aktoreak kontatuko dute Bertilderen eta Kupertinaren ipuina, ordubetekoa. Hiru urtetik 10erako h...
Liburutegien Nazioarteko Eguna ospatzeko, Olaberrian ipuin kontalariak izango dira, gaur, 18:00etan, liburutegian. Inguma taldeko Ines Bengoa eta Lur Korta aktoreak kontatuko dute Bertilderen eta Kupertinaren ipuina, ordubetekoa. Hiru urtetik 10erako haurrentzat da saioa, udaleko Kultura sailak antolatua.