Maixabel Lasak utzi egingo du Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko zuzendaritza kargua
Euskadi Irratian jakitera eman berri duenez, Maixabel Lasak (Legorreta, 1951) utzi egingo du 2001etik Eusko Jaurlaritzan izan duen Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko zuzendari kargua. Legorretarrak esan duenez, “aspaldi” zeukan pentsatuta k...
Euskadi Irratian jakitera eman berri duenez, Maixabel Lasak (Legorreta, 1951) utzi egingo du 2001etik Eusko Jaurlaritzan izan duen Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko zuzendari kargua. Legorretarrak esan duenez, “aspaldi” zeukan pentsatuta kargua uztea. “Garaia da aldatzeko, kontutan izanda lan honetan sartu nintzenean gauzak erabat ezberdinak zirela, eta orain erabat aldatu dira”, azaldu du. Legorretarrak esan duenez, bere bi ametsak beteta utziko du kargua: erakundeek terrorismoaren biktimak aintzat hartu izana eta ETAren indarkeria behin betiko amaitu izana. 2000. urteko uztailaren 29an ETAk hil zuen Juan Mari Jauregi legorretarraren (Gipuzkoako gobernadore zibila zena) emaztea zen Lasa.