Ordiziarrock, euripean ere
Aurtengo Ordiziarrock ekimenean musika jarduna kalera atera nahi bazuten ere, eguraldiak ez dio hori egiten utzi Gazte Asanbladari. Larunbatean kalean egitekoak ziren lau emanaldiak bertan behera utzi zituzten, badaezpada, eta horren ordez, Ordiziako ...
Aurtengo Ordiziarrock ekimenean musika jarduna kalera atera nahi bazuten ere, eguraldiak ez dio hori egiten utzi Gazte Asanbladari. Larunbatean kalean egitekoak ziren lau emanaldiak bertan behera utzi zituzten, badaezpada, eta horren ordez, Ordiziako Bolkete eta Zutik Dirau taldeak Plaza Nagusian jarri zuten oholtza inprobisatura igo ziren. Bi ordu inguruko emanaldia eskaini zuten. Gauean, pilotalekuan egin zituzten kontzertuak (irudian Governors).