Sasietan lehendakariaren aholkularia kontratatzea gaitzetsi dio EAJk Bilduri
Lazkaoko EAJk eskatuta ezohiko osoko bilkura egin zuen Udalbatzak, atzo gauean. Bilduko udal gobernuari, hiri hondakinen bilketaren gaian, gaur egungo sistema —organikoaren ontzia txartelarekin— ontzat hartzen duen galdetu zioten. Bestetik, Sasieta Mankomunitateko lehendakariaren —Lazkaoko alkatea da— laguntzaile edo aholkulari postua ateratzea gaitzetsi zuen. Alderdi bakoitzak bere posturari eutsi zion gai zerrendako puntuetako gehienetan. Eztabaida biziena azkenak ekarri zuen, EAJk Bilduri «harrituta» leporatu zionean mankomunitateko lehendakariak zergatik behar zuen aholkulari bat. «Murrizketa egoera batean gaudenean planteatzen da gaia, lehentasunak jarri beharko liratekeenean. Ez dakit lehentasunak zaborraren gaian planteatu behar diren edo beste aktibitate ekonomikoak suspertzeko ere pertsona bat jartzea den asmoa baita ere», ihardetsi zuen Felix Urkolak. Lazkaoko alkate eta Sasieta Mankomunitateko lehendakari Azeari Andonegik erantzun zuen «lanketa handia» dagoelako hartu dutela erabaki hori. «Lan handia, gure artean dagoen desadostasunagatik, eta garapen desberdin asko izan behar dituelako hondakinen bilketak. Sasietak izan duen legealdirik gogorrena datorkio. Ezarpen pilo bat egiteko hautua egin dute herri askok, sistema aldatu eta beste bateranzko bidea hasteko. Beste batzuek gaur egungo sistemaren jarraipenean eta garapenean jarraituko dute. Hori guztia kudeatzeko Sasietan ditugun baliabideak oso eskasak dira, bai teknikoki, bai politikoki».
Lazkaoko EAJk eskatuta ezohiko osoko bilkura egin zuen Udalbatzak, atzo gauean. Bilduko udal gobernuari, hiri hondakinen bilketaren gaian, gaur egungo sistema —organikoaren ontzia txartelarekin— ontzat hartzen duen galdetu zioten. Bestetik, Sasieta Mankomunitateko lehendakariaren —Lazkaoko alkatea da— laguntzaile edo aholkulari postua ateratzea gaitzetsi zuen.
Alderdi bakoitzak bere posturari eutsi zion gai zerrendako puntuetako gehienetan. Eztabaida biziena azkenak ekarri zuen, EAJk Bilduri «harrituta» leporatu zionean mankomunitateko lehendakariak zergatik behar zuen aholkulari bat. «Murrizketa egoera batean gaudenean planteatzen da gaia, lehentasunak jarri beharko liratekeenean. Ez dakit lehentasunak zaborraren gaian planteatu behar diren edo beste aktibitate ekonomikoak suspertzeko ere pertsona bat jartzea den asmoa baita ere», ihardetsi zuen Felix Urkolak.
Lazkaoko alkate eta Sasieta Mankomunitateko lehendakari Azeari Andonegik erantzun zuen «lanketa handia» dagoelako hartu dutela erabaki hori. «Lan handia, gure artean dagoen desadostasunagatik, eta garapen desberdin asko izan behar dituelako hondakinen bilketak. Sasietak izan duen legealdirik gogorrena datorkio. Ezarpen pilo bat egiteko hautua egin dute herri askok, sistema aldatu eta beste bateranzko bidea hasteko. Beste batzuek gaur egungo sistemaren jarraipenean eta garapenean jarraituko dute. Hori guztia kudeatzeko Sasietan ditugun baliabideak oso eskasak dira, bai teknikoki, bai politikoki».