Aranealde elkarteak ikastaro sorta antolatu du adinekoentzat
Beasaingo Aranealde adinekoen elkarteak ekintza sorta antolatu du datozen aste eta hilabeteetarako. Batetik, urteroko ikastaroak egingo dituzte. Adinekoek, eskulanak, pintura, yoga, egur taila, informatika eta euskara ikastaroak izango dituzte. Gurea...
Beasaingo Aranealde adinekoen elkarteak ekintza sorta antolatu du datozen aste eta hilabeteetarako. Batetik, urteroko ikastaroak egingo dituzte. Adinekoek, eskulanak, pintura, yoga, egur taila, informatika eta euskara ikastaroak izango dituzte. Gurea abesbatzan parte hartzeko aukera ere badute. Baina aurten, berrikuntza bat ere sartu nahi dute eskaintza horretan: aretoko dantzen ikastaroa. Martxan jarri aurretik, ordea, interesatuta zenbat jende egongo litzatekeen jakin nahi dute. Horretarako, edo gainontzeko ikastaroetan izena emateko, bulegotik pasa behar da.
Bestalde, azaroaren 3an gaztaina jana egingo dute elkartean. Hilaren 31 baino lehen hartu behar dira txartelak, bulegoan.













