Ardiki eguna ospatuko dute igandean Zaldibian, tartean mondeju lehiaketa dela
Urriko azkeneko igandean ohitura bihurtu den legez, jai honetan ospatuko dute Zaldibian Ardiki eguna. Egun osoko egitaraua prestastu du Zaldibiako mondejuaren kofradiak, Ardiki elkarteak. Ospakizuneko osagai garrantzitsuenetako bat mondeju zuria izango da, 18. lehiaketarekin. Igande goizean 10:30ean hasiko da festa, plazan. Artisautza postuak eta ganadu erakusketa orduan zabalduko dituzte. Artzaintzaren ogibidearekin zerikusia duten jarduerak egingo dituzte: gazta egiten, mondejuak prestatzen, artilea lantzen edo saski egiten ariko dira zaldibiarrak. Ganadutan, latxa ardiak, ahuntz azpigorriak eta herriko Zape elkarteak eramandako pottokak erakutsiko dituzte. Feria ere izango da, jakiak eta tresnak erosteko aukerarekin. Zaldibiako 18. Mondeju Lehiaketa eta Aralarko Gaztaren 15. Lehiaketa burutuko dira, bestetik. Epaimaihaia eguerdian hasiko da dastaketekin. Sariak 13:30ean banatuko dituzte. Iñaki Apalategi eta Iñigo Mantzisidor Mantxi bertsolariek saioa egingo dute. Bazkari berezia eta bateratua eskainiko dute egun horretan Zaldibiako jatetxeetan, baita Antzokian ere. Txartelak tabernetan dituzte salgai, eta antzokiko otordurako plazan salduko dituzte, 25 euroan. Menuan mondejua, ardikia saltsan, ardikia erreta piperrekin, gazta, ardoa eta kafe konpletoa sartzen dira. Mondeju lehiaketan «egiten dakien edonork» parte hartu ahalko du. Izena biharko eman behar da (649 316 534), 19:30a baino lehen. Bakoitzak bost kana mondeju aurkeztu behar ditu, salda eta guzti, igande goizeko 10:00etarako, plazara. Kana bat 83,6 zentimetro luze da. [...]
Urriko azkeneko igandean ohitura bihurtu den legez, jai honetan ospatuko dute Zaldibian Ardiki eguna. Egun osoko egitaraua prestastu du Zaldibiako mondejuaren kofradiak, Ardiki elkarteak. Ospakizuneko osagai garrantzitsuenetako bat mondeju zuria izango da, 18. lehiaketarekin.
Igande goizean 10:30ean hasiko da festa, plazan. Artisautza postuak eta ganadu erakusketa orduan zabalduko dituzte. Artzaintzaren ogibidearekin zerikusia duten jarduerak egingo dituzte: gazta egiten, mondejuak prestatzen, artilea lantzen edo saski egiten ariko dira zaldibiarrak. Ganadutan, latxa ardiak, ahuntz azpigorriak eta herriko Zape elkarteak eramandako pottokak erakutsiko dituzte. Feria ere izango da, jakiak eta tresnak erosteko aukerarekin.
Zaldibiako 18. Mondeju Lehiaketa eta Aralarko Gaztaren 15. Lehiaketa burutuko dira, bestetik. Epaimaihaia eguerdian hasiko da dastaketekin. Sariak 13:30ean banatuko dituzte. Iñaki Apalategi eta Iñigo Mantzisidor Mantxi bertsolariek saioa egingo dute.
Bazkari berezia eta bateratua eskainiko dute egun horretan Zaldibiako jatetxeetan, baita Antzokian ere. Txartelak tabernetan dituzte salgai, eta antzokiko otordurako plazan salduko dituzte, 25 euroan. Menuan mondejua, ardikia saltsan, ardikia erreta piperrekin, gazta, ardoa eta kafe konpletoa sartzen dira.
Mondeju lehiaketan «egiten dakien edonork» parte hartu ahalko du. Izena biharko eman behar da (649 316 534), 19:30a baino lehen. Bakoitzak bost kana mondeju aurkeztu behar ditu, salda eta guzti, igande goizeko 10:00etarako, plazara. Kana bat 83,6 zentimetro luze da. Bertako produktuekin eginak izan behar dute.
Epaimahaiak sei balore hartuko ditu kontuan: itxura, estalkia, ebaketa, zaporea, usaina eta osagaien txikitze tamaina. Hiru sari emango dituzte: irabazleari 300 euro eta txapela, bigarrenari 200 euro, eta hirugarrenari 100.
Bezperan, larunbatean, euskal artzain txakurren erakuskaldia egingo dute, 16:00etan, Mugertza baserriko zelaian.
EGITARAU OSOA
Urriak 27, larunbata
- 16:00. Euskal artzain zakurren erakustaldia. Mugertza baserriko zelaian.
Urriak 28, igandean. Ardiki Eguna.
- 10:30. Goiz eresia. Juan Mari Beltran, Astiazaran aita-alabak, Hernaniko musika eskolako albokari, dultzainero eta txistulariak.
- 10:30. Feriaren eta erakusketen irekiera. Artisauak; argi gazta eta mondejuak egiten, artilea lantzen, saskiak egiten. Ganadu erakusketa: latxa ardiak, ahuntz azpigorriak, pottokak. Salmenta azoka.
- 12:00. Zaldibiako 18. Mondeju Lehiaketa eta Aralarko Gaztaren 15. Lehiaketaren hasiera.
- Iñaki Apalategi eta Iñigo Mantzisidor Mantxi bertsolariak. Mondeju dastaketa. Antzokiko bazkarirako txartelak salgai (25 euroan).
- 13:30. Sari banaketa.
- 14:30. Bazkaria, herriko jatetxeetan eta antzokian, menu bera: mondejua, ardikia saltsan, ardikia erreta piperrekin, gazta, ardoa eta kafe konpletoa.
- 19:30. Lagunarteko kalejira.
- 21:30. Ardiki Egunaren amaiera.













