Arerian ‘Bypass’ filma emango dute
Lazkaoko Areria antzokian Bypass filma emango dute zubi asteburu honetan. Euskaraz da, azpitituluak gaztelaniaz dituela. Emanaldiak ostegunean 19:30ean, larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta astelehenean —ikuslearen eguna— 21:30ean dira. Igandean,...
Lazkaoko Areria antzokian Bypass filma emango dute zubi asteburu honetan. Euskaraz da, azpitituluak gaztelaniaz dituela. Emanaldiak ostegunean 19:30ean, larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta astelehenean —ikuslearen eguna— 21:30ean dira. Igandean, 19:00etan, euskal presoei eta iheslariei buruzko Barrura begiratzeko leihoak film dokumentala egongo da, Eneko Olasagasti zuzendariaren zuzeneko aurkezpenarekin. Igande gaueko sarrerarik ez da izango.
Bestetik, haurrentzat Los tres chiflados pelikula jarriko dute, larunbatean 17:00etan.