Ataungo hiru auzoetako korrikaldia igandean jokatuko da
Ataungo Hiru Auzoetako Korrikaldairen 32. ekitaldia igande goizean jokatuko da, San Martinen, San Gregorion eta Aian. Ibilbidea 17,3 kilometro luze da. San Martingo plazatik abiatuko dira partaideak, eta Kaxetatik barrena Aiaraino joan-etorria egingo d...
Ataungo Hiru Auzoetako Korrikaldairen 32. ekitaldia igande goizean jokatuko da, San Martinen, San Gregorion eta Aian. Ibilbidea 17,3 kilometro luze da. San Martingo plazatik abiatuko dira partaideak, eta Kaxetatik barrena Aiaraino joan-etorria egingo dute. Bi ordu da denbora-sabaia.
Igande goizeko hamaiketan hasiko da lasterketa. Sariak lehen hiru sailkatuentzat (emakume eta gizon), lehen beteranoentzat (emakumeak 40 urte, gizonak 35), lehen herritarrentzat eta herritar beteranoentzat jarri ditu Ataun Kirol Elkarte antolatzaileak.
Partaide guztiek herriko jaki sorta bana jasoko dute, eta sari gehiago zotz egingo dituzte. Korrikaldiko denbora-marka hobetzen duenarentzat 300 euroko sari gehigarria dago. Gizonetan 56:12 eta emakumeetan 1:07:13 dira indarrean dauden errekorrak.
Izena aurrez Interneten (kirolprobak.com, ataun.net) eman liteke, 10 euroan. Jaian 15 euro da.













