Atzo Aratzen galdutako 28 urteko mutila onik aurkitu dute gauerdian
Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, atzo arratsaldean Aratzen galdu zen 28 urteko gaztea onik aurkitu dute. Atzo gaueko 21:45ean mutilaren familiakoek SOS Deiakera deitu zuten, semeak orientazioa galdu eta bidea aurkitu ezinik zebilela azalduz. Mu...
Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, atzo arratsaldean Aratzen galdu zen 28 urteko gaztea onik aurkitu dute. Atzo gaueko 21:45ean mutilaren familiakoek SOS Deiakera deitu zuten, semeak orientazioa galdu eta bidea aurkitu ezinik zebilela azalduz. Mutila Arantzazutik igo zen eta mugikorra zeraman. Horri esker, Ertzantzaren erreskate sailekoek mutila zehazki non zegoen jakitea lortu dute, mutilaren familiakoek lagundurik. Gauerdi aldera aurkitu dute mutila onik, eta ez du osasun arretarik jaso behar izan.













