Baserria eta modernitatea lotzerik balego
Baserriaren mundua modernitatearekin baino gehiago lotzen da tradizioarekin. Modernitatea hiriarekin, kalearekin lotu izan da beti. Baina zer gertatzen da bi kontzeptu horiek nahasten direnean? Modernitatea baserrira edo nekazal mundua modernitatera eramaten denean? Errealitate berri bat sortzen da, bitxia eta harrigarria. Askoren burutapen eta imaginarioan bakarrik irudikatu daitekeena. Hain zuzen ere, horrelako lanak bildu dituzte Jazpana jaialdiaren barruan aurten lehen aldiz antolatu duten Jazpan-Art arte erakusketan. Jaialdiaren aurretik, erakusketa berezi horretan parte hartzeko deialdia egin zuten Jazpanaren antolatzaileek. Dozenaka lan jaso zituztela eta maila polita zutela ikusita, «gustura» agertu ziren antolatzaileak. Lan horien artean entresaka egin eta azkenean hamasei egileren lanak aukeratu dituzte erakusketarako. Edukiari nahiz formatoari dagokionean, denetariko lanak ikus daitezke. Denek, ordea, ondo irudikatzen dute jaialdiaren antolatzaileek emandako gaia; ruralismo postmodernoarena. Umorez betetako lan ugari ikus daitezke tartean; ur beroaren poltsa, zatoa eta txorizoa zintzilik dituen ate zahar batetik hasi, eta hondartzan abarkak jantzita eta txistua joaz ageri den neska baten argazkiekin bukatuz. Formatoari dagokionean berriz, argazkiez gain, eskulturak, margolanak eta collageak ere aurki daitezke. Erakusketa igande iluntzean zabaldu zuten, eta aurreneko egunetan, jende ugari gerturatu da, kuriositatez, gazteek zer nolako adierazpide artistikoak erabiltzen dituzten ikustera. Gaur eta bihar ere izango da bisitatzeko aukera, 18:30etik 21:00etara. Erakusketarekin batera, bestelako ekitaldi batzuk ere [...]
Baserriaren mundua modernitatearekin baino gehiago lotzen da tradizioarekin. Modernitatea hiriarekin, kalearekin lotu izan da beti. Baina zer gertatzen da bi kontzeptu horiek nahasten direnean? Modernitatea baserrira edo nekazal mundua modernitatera eramaten denean? Errealitate berri bat sortzen da, bitxia eta harrigarria. Askoren burutapen eta imaginarioan bakarrik irudikatu daitekeena. Hain zuzen ere, horrelako lanak bildu dituzte Jazpana jaialdiaren barruan aurten lehen aldiz antolatu duten Jazpan-Art arte erakusketan.
Jaialdiaren aurretik, erakusketa berezi horretan parte hartzeko deialdia egin zuten Jazpanaren antolatzaileek. Dozenaka lan jaso zituztela eta maila polita zutela ikusita, «gustura» agertu ziren antolatzaileak. Lan horien artean entresaka egin eta azkenean hamasei egileren lanak aukeratu dituzte erakusketarako.
Edukiari nahiz formatoari dagokionean, denetariko lanak ikus daitezke. Denek, ordea, ondo irudikatzen dute jaialdiaren antolatzaileek emandako gaia; ruralismo postmodernoarena. Umorez betetako lan ugari ikus daitezke tartean; ur beroaren poltsa, zatoa eta txorizoa zintzilik dituen ate zahar batetik hasi, eta hondartzan abarkak jantzita eta txistua joaz ageri den neska baten argazkiekin bukatuz. Formatoari dagokionean berriz, argazkiez gain, eskulturak, margolanak eta collageak ere aurki daitezke.
Erakusketa igande iluntzean zabaldu zuten, eta aurreneko egunetan, jende ugari gerturatu da, kuriositatez, gazteek zer nolako adierazpide artistikoak erabiltzen dituzten ikustera. Gaur eta bihar ere izango da bisitatzeko aukera, 18:30etik 21:00etara.
Erakusketarekin batera, bestelako ekitaldi batzuk ere izango dira egunotan, Igartza jauregian bertan. Hala, gaur arratsaldean, Hodei Torres & Mawatres eta DJ Ayahuasca bideo jockey-ek tailer-emanaldia egingo dute, 19:00etan hasita. Bihar berriz, ordu berean, Usoa Fullaondo EHUko Arte Ederren fakultateko irakasleak, Nahita edo nahigabe, dena dago ondo hitzaldia egingo du.
Jazpana Fest, asteburuan
JazpanArt ekimena Jazpana Fest jaialdiaren barruan aurten antolatu duten berrikuntza nagusia izan da. Ohiko jaialdia, ordea, asteburuan izango da. Ostiral eta la runbatean, skateeta saskibaloi txapelketak eta argazki rallya egingo dituzte; eta nola ez, kontzertuak. Ostiralean 22:00etan hasiko dira, Bernedo eneko aparkalekuan. Besteak beste, Lisabö, Muturbeltz eta No More Lies taldeek joko dute. Larunbatean berriz, Sumision City Blues, Bigott, Aliment, Belako, Obits edota Estereotypo taldeak ariko dira.
Egitaraua:
OSTIRALA
- 16:00. Skate txapelketa eta argazki rallyaren hasiera.
- 22:00. Kontzertuak: Erroma, Lisabö (23:00), Muturbeltz (00:10), No More Lies (01:30) eta DJ Busbu (02:30).
LARUNBATA
- 16:00. 3×3 saskibaloi txapelketa, Gernika pasealekuan.
- 19:00. Kontzertuak: Cuarto de Hora, Sumision City Blues (19:50), Bigott (20:40), Aliment (22:00), Belako (23:00), Obits (00:10), Wilhem & the dancing animals (01:30), Estereotypo (02:35) eta Deckart DJ (03:40).