Eskualde guztia pausoz pauso
Goierriko 22 herriak oinez zeharkatzeko proposamena bildu du GoiBerri aldizkariak azken hilabeteetan. Ibilbidea izeneko atalean eskualdeko herri guztietako ibilbideak egiteko proposamena jaso da bi alez behin, eta orain, dagoeneko aldizkarian atera direnak eta datozen asteetan aterako direnak bilduman eskainiko dizkie harpidedunei. GoiBerri aldizkaria eta Goierriko Hitza jasotzen duten harpidedun guztiek etxean jasoko dute ibilbideen bilduma, irteeretan soinean eramateko moduko formatoan.
Ibilbideari buruzko datuak –luzeera, denbora eta zailtasuna–, interes guneak eta mapa bana du ibilbide bakoitzak, batetik besterako bidearen deskribapen batekin batera. Goierriko informazio puntu nagusien zerrenda eta noreberak bere oharrak hartzeko tartea ere jasotzen da liburuxkan.
Gipuzkoako bilduma guztiak
Goierriko 22 herrietako ibilbideen liburuxka, Gipuzkoako beste lau eskualdetako liburuxkekin batera –Tolosaldea, Urola Kosta, Oarsoaldea eta Donostialdea– ere eskuratu ahalko da eskualdeko eta Durangoko liburu azoketan.
Eskualde guztiko 22 ibilbideen inguruko liburuxka Goiturren, Igartubeiti eta Zumalakarregi museoen eta Aramako, Ezkio-Itsasoko, Gaintzako, Idiazabalgo, Legorretako, Mutiloako, Olaberriako, Ordiziako, Ormaiztegiko, Segurako, Zaldibiako eta Zeraingo Udalen babesarekin argitaratu du izan du Goierriko Hedabideak enpresak.














