Oilagorra hil gabeko ehiza txapelketa egingo dute Aralarren, zakurrekin
Euskal Herriko Basoetako Dama hil gabeko ehiza zakurren sariketaren lehenbiziko saioa Aralarren jokatuko da, larunbatean eta igandean. Euskal Herrian Field Trial elkarteak —goierritar ehiztariak daude tartean— antolatu du Enirio-Aralarko CACT Field Trial lehiaketa, bigarren aldiz. Basoetako Dama Iratikoak (Nafarroa eta Zuberoa) osatuko du. Britainiar arrazetako ehiza-zakurrentzat lehiaketa da. Basoan oilagorrei jare egin, eta zakurrak hegaztia aurkitu, gerarazi eta erakutsi behar du. Perkutorearekin tiro hotsa atera, eta zakurraren jokabidea ere aintzat hartzen dute. Hori dena, hegaztia hil gabe. Aralarko parke naturalean jardungo dira ehiztariak, bi multzotan banatuta, eta 15na minutuko ehizaldietan. Lizarrustitik gora, Lareoko urtegiaren inguruetan, Alleko lepoan, Mallagana, Akaitz eta Zerkaundiko eremuan ibiliko dira. Bi egunetan 08:00etan hasiko da lehiaketa, Lazkaoko Amebi sagardotegian elkartu ondoren. Hitzaldia Zaldibian Euskal Herri osoko ehiza zakur hazleek eta ehiztariek parte hartuko dute. Iparraldeko kide ugari etorriko dira, han sustrai sakonak dituelako field trialak. Ehizari berari bezainbeste zakurren iaiotasunari ematen diote lehentasuna field trialean. Hala, ehiza zakurren hazkuntza gaitzat hartuta, ostiralean 19:00etan hitzaldia izango da Zaldibiako Goizane eraikinean. Luis Maiz, Ismael Carro, Iñaki Elorriaga eta Garcet Lacoste adituek hitz egingo dute. Aralarko lehiaketaren sariak eta kalifikazioak igandean 14:30ean banatuko dituzte. EGITARAU OSOA Urriak 26, ostirala 19:00. Epaileei harrera. ‘Ehiza txakurren hazkuntza’ hitzaldia, Luis Maiz, Ismael [...]
Euskal Herriko Basoetako Dama hil gabeko ehiza zakurren sariketaren lehenbiziko saioa Aralarren jokatuko da, larunbatean eta igandean. Euskal Herrian Field Trial elkarteak —goierritar ehiztariak daude tartean— antolatu du Enirio-Aralarko CACT Field Trial lehiaketa, bigarren aldiz. Basoetako Dama Iratikoak (Nafarroa eta Zuberoa) osatuko du.
Britainiar arrazetako ehiza-zakurrentzat lehiaketa da. Basoan oilagorrei jare egin, eta zakurrak hegaztia aurkitu, gerarazi eta erakutsi behar du. Perkutorearekin tiro hotsa atera, eta zakurraren jokabidea ere aintzat hartzen dute. Hori dena, hegaztia hil gabe.
Aralarko parke naturalean jardungo dira ehiztariak, bi multzotan banatuta, eta 15na minutuko ehizaldietan. Lizarrustitik gora, Lareoko urtegiaren inguruetan, Alleko lepoan, Mallagana, Akaitz eta Zerkaundiko eremuan ibiliko dira. Bi egunetan 08:00etan hasiko da lehiaketa, Lazkaoko Amebi sagardotegian elkartu ondoren.
Hitzaldia Zaldibian
Euskal Herri osoko ehiza zakur hazleek eta ehiztariek parte hartuko dute. Iparraldeko kide ugari etorriko dira, han sustrai sakonak dituelako field trialak.
Ehizari berari bezainbeste zakurren iaiotasunari ematen diote lehentasuna field trialean. Hala, ehiza zakurren hazkuntza gaitzat hartuta, ostiralean 19:00etan hitzaldia izango da Zaldibiako Goizane eraikinean. Luis Maiz, Ismael Carro, Iñaki Elorriaga eta Garcet Lacoste adituek hitz egingo dute.
Aralarko lehiaketaren sariak eta kalifikazioak igandean 14:30ean banatuko dituzte.
EGITARAU OSOA
Urriak 26, ostirala
- 19:00. Epaileei harrera. ‘Ehiza txakurren hazkuntza’ hitzaldia, Luis Maiz, Ismael Carro, Iñaki Elorriaga eta Garcet Lacoste adituekin. Zaldibiako Goizane eraikinean.
- 22:00. Afaria, Gabiriako Korta jatetxean.
Urriak 27, larunbata
- 08:00. Baterien osaera, Lazkaoko Amebi sagardotegian.
- 09:00. Mendira irteera.
- 09:30. Field trial probaren hasiera.
- 14:30. Eguneko raporta.
- 14:45. Bazkaria, Amebi sagardotegian.
- 22:00. Afaria, Lierniko Mujika jatetxean.
Urriak 29, igandea
- 08:00. Baterien osaera, Amebin.
- 09:00. Field trialaren hasiera.
- 14:30. Gosaria, azken raporta, sari ematea eta sailkapenak.













