Ordiziako ehiztari bat hil da Gaintzan, postutik erorita
Ordiziako ehiztari bat hil da gaur goizean Gaintzan, hamar metroko altueran dagoen ehiza postu batetik erorita. Oraindik argitzeko dago zer dela eta erori den ehiztaria. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak eman du ezbeharraren berri. Iturri horien a...
Ordiziako ehiztari bat hil da gaur goizean Gaintzan, hamar metroko altueran dagoen ehiza postu batetik erorita. Oraindik argitzeko dago zer dela eta erori den ehiztaria.
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak eman du ezbeharraren berri. Iturri horien arabera, 09:00ak aldera erori da ehiztaria, gizonezko bat, eta larrialdi zerbitzuek hura hilda zegoela baieztatu besterik ezin izan dute egin. Hildakoak 64 urte zeuzkan.












