Teilatua berritzeko obrak direla eta parrokia itxiko dute
Beasaingo Andre Maria Zeruratuaren parrokian berrikuntzak egiteko obretan ari dira. Teilatua berritzeko lanak bukatzear daude dagoeneko, eta orain, zartadurak eta pitzadurak konpontzen hasiko dira. Hori dela eta, parrokiatik azaldu dutenez, eliza...
Beasaingo Andre Maria Zeruratuaren parrokian berrikuntzak egiteko obretan ari dira. Teilatua berritzeko lanak bukatzear daude dagoeneko, eta orain, zartadurak eta pitzadurak konpontzen hasiko dira. Hori dela eta, parrokiatik azaldu dutenez, eliza itxi egingo dute datorren astelehenean, hilak 29. Horrek aldaketak eragingo ditu elizkizunetan.
Hala, eliza itxita dagoen artean, elizkizunak La Salle ikastetxeko batzar aretoan egingo dituzte. Launbat eta jai bezperetan, 19:00etan izango dira; igande eta jai egunetan berriz, 12:30ean. Meza guztiak bi hizkuntzatan egingo dituzte. Hileta elizkizunak berriz, Loinazko San Martin parrokian egingo dituzte, 18:00etan.
Ekarpen ekonomikoak
Elizako obrak aurrera atera ahal izateko, parrokiakoak ekarpen ekonomikoak jasotzen ari dira. Kanpaina ondo doala adierazi dute, eta urriaren 15era arte, 48 laguntzaile lortu dituzte, guztira, 22.300 euro bilduz. Oraindik ordea, beste 18.700 euro behar dituzte gastu guztiak estaltzeko.