Alemaniako eta Frantziako abesbatza banak Ordiziako elizan kantatuko dute
Datozen egunetan maila bikaineko ahots taldeak entzuteko aukera izango dute Goierriko musikazaleek Ordiziako elizan. Tolosako Nazioarteko Abesbatza Lehiaketaren aitzakian, Alemaniako eta Frantziako abesbatza banak kantatuko dute. Alemaniarren saioa bihar izango da, eta Frantziakoena hilaren 31n. Bi emanaldiak 20:00etan dira. Bi kontzertuak Ordiziako Udaleko kultura sailak antolatu ditu, Tolosako Ekinbide Etxearen laguntzarekin. Daarler Vocal Consort abesbatza Alemaniako Saarbruchen hirian sortu zuten zortzi lagunek (lau gizon eta lau emakume) 2009. urtearen hasieran, bakarlari errepertorioan aritzeko osagarri modura. Sardiniako Concordioa Vocis jaialdian lehen emanaldia egin eta gero, 2009an eta iaz Berlingo Nacht der Kirchen jaialdian parte hartu zuten. 2010ean, berriz, Zeru eta Lurraren artean izeneko diskoa kaleratu zuten, eta Pizzicato Excellentia saria jaso zuten lan horregatik. Mikrokosmos, talde gaztea Iaztik gaur egunera arte Alemanian, Herbereetan eta Frantzian abestu izan du batik bat Alemaniako abesbatzak, eta maiz entzun ahal izan dira haien ahotsak Saarlandengo Aintzinako Musika Egunak jaialdian. Polifonia klasikoko errepertorioa abesteaz gain, ahots musika garaikidea lantzea da haien ikurretako bat. Datorren asteazkenean, hilaren 31n, Mikrokosmos talde frantziarra izango da Ordizian. 18 eta 30 urte arteko 36 gaztek osatutako taldea da. Loic Pierre zuzendariaren eskutik sortutako abesbatza ez da ohiko taldea, korala eta sormena uztartzea baita haren ezaugarrietako bat. Errepertorioa berritzea ere taldearen helburuen [...]
Datozen egunetan maila bikaineko ahots taldeak entzuteko aukera izango dute Goierriko musikazaleek Ordiziako elizan. Tolosako Nazioarteko Abesbatza Lehiaketaren aitzakian, Alemaniako eta Frantziako abesbatza banak kantatuko dute. Alemaniarren saioa bihar izango da, eta Frantziakoena hilaren 31n. Bi emanaldiak 20:00etan dira. Bi kontzertuak Ordiziako Udaleko kultura sailak antolatu ditu, Tolosako Ekinbide Etxearen laguntzarekin.
Daarler Vocal Consort abesbatza Alemaniako Saarbruchen hirian sortu zuten zortzi lagunek (lau gizon eta lau emakume) 2009. urtearen hasieran, bakarlari errepertorioan aritzeko osagarri modura. Sardiniako Concordioa Vocis jaialdian lehen emanaldia egin eta gero, 2009an eta iaz Berlingo Nacht der Kirchen jaialdian parte hartu zuten. 2010ean, berriz, Zeru eta Lurraren artean izeneko diskoa kaleratu zuten, eta Pizzicato Excellentia saria jaso zuten lan horregatik.
Mikrokosmos, talde gaztea
Iaztik gaur egunera arte Alemanian, Herbereetan eta Frantzian abestu izan du batik bat Alemaniako abesbatzak, eta maiz entzun ahal izan dira haien ahotsak Saarlandengo Aintzinako Musika Egunak jaialdian. Polifonia klasikoko errepertorioa abesteaz gain, ahots musika garaikidea lantzea da haien ikurretako bat.
Datorren asteazkenean, hilaren 31n, Mikrokosmos talde frantziarra izango da Ordizian. 18 eta 30 urte arteko 36 gaztek osatutako taldea da. Loic Pierre zuzendariaren eskutik sortutako abesbatza ez da ohiko taldea, korala eta sormena uztartzea baita haren ezaugarrietako bat. Errepertorioa berritzea ere taldearen helburuen artean dagoenez, lanak enkargatzen dizkiete urtero Frantziako eta atzerriko musikagileei.
Koralaren mugak gainditzen dituen abesbatza honek sari ugari jaso ditu Frantzian eta nazioartean, Espainian, Hungarian eta Bulgarian, besteak beste. Azaroaren 3an hasiko den Barroko Aire musika zikloa girotzeko aukera emango dute bi emanaldiok.