Bost taldek eta hainbat musikarik parte hartuko dute txistulari alardean
Urteurren borobilari ekitaldi berezien kutsua eman nahi izan dio Goizeresi txistulari taldeak. Izan ere, Beasaingo alardeak 30. urtea beteko du aurten; eta aurrera ez ezik, iraganari begira ere egingo dute ospakizuna. Euskal Herriko Txistulari Elkarteak, urte askoan Beasaingo udal bandako zuzendari izan den Jose Agustin Olano omenduko du. Txistulariak 19:00etan elkartuko dira; eguraldia lagun badute, kalejira egingo dute herrian barrena. Segidan, 19:30ean, Gernika pasealekuko frontoian elkartu eta 16 piezako kontzertua egingo dute. Besteak beste, Ataungo txalapartariek, Izan Izar abesbatzak, Koskola metal boskoteak eta Aurtzaka eta Ostadar taldeek parte hartuko dute, txistulariekin batera. Baita Aitor Sarriegi bertsolariak eta Aitor Furundarena, Xabier Barriola, Marisa Olano eta Jon Garmendia musikariek ere.
Urteurren borobilari ekitaldi berezien kutsua eman nahi izan dio Goizeresi txistulari taldeak. Izan ere, Beasaingo alardeak 30. urtea beteko du aurten; eta aurrera ez ezik, iraganari begira ere egingo dute ospakizuna. Euskal Herriko Txistulari Elkarteak, urte askoan Beasaingo udal bandako zuzendari izan den Jose Agustin Olano omenduko du.
Txistulariak 19:00etan elkartuko dira; eguraldia lagun badute, kalejira egingo dute herrian barrena. Segidan, 19:30ean, Gernika pasealekuko frontoian elkartu eta 16 piezako kontzertua egingo dute. Besteak beste, Ataungo txalapartariek, Izan Izar abesbatzak, Koskola metal boskoteak eta Aurtzaka eta Ostadar taldeek parte hartuko dute, txistulariekin batera. Baita Aitor Sarriegi bertsolariak eta Aitor Furundarena, Xabier Barriola, Marisa Olano eta Jon Garmendia musikariek ere.