CAFek Erromako metrorako hamabost tren egiteko eskaria lortu du
Beasaingo CAF enpresa eskari ugari lortzen ari da azken aldian. Pasa den astean Finlandiarako lortutako kontratuaz gain, gaur, Erromako (Italia) metrorako hamabost tren egiteko enkargua jaso dute. Trenak egitearen eta bost urtez mantenuaz arduratzearen...
Beasaingo CAF enpresa eskari ugari lortzen ari da azken aldian. Pasa den astean Finlandiarako lortutako kontratuaz gain, gaur, Erromako (Italia) metrorako hamabost tren egiteko enkargua jaso dute. Trenak egitearen eta bost urtez mantenuaz arduratzearen truke, 113 milioi euro jasoko ditu CAFek. Kontratu honen aurretik, lehen ere Italiako hiriburuko metrorako beste 53 tren egindakoa da enpresa beasaindarra.
Erromako metrorako eskariak, seina bagoiko hamabost tren egiteko kontratua jasotzen du. Tren horiek, “teknologiarik aurreratuena” izango dutela azaldu dute enpresako iturriek, eta “kalitate eta segurtasun estandarrik altuenak” bermatzeko diseinatuta daudela. CAFeko arduradunen arabera, kontratu horrek italiar merkatuan sartzeko egindako apustua sendotuko du, baita eskaeren kartera ere.