Energia jasangarrien inguruan hitz egingo dute, asteartean
Goierriko hainbat ikastetxetan lantzen ari diren Eskolako Agenda 21 egitasmoaren barruan, energia jasangarriaren inguruko hitzaldia antolatu dute astearte arratsalderako. Antolatzaileek azaldu dutenez, «bizi dugun krisi energetikoari aurre egiteko zein alternatiba dauden» ezagutu ahal izango da. Hizlaria Roberto Bermejo EHUko ekonomia jasangarriko irakaslea izango da. Hitzaldia, irakasleei, gurasoei eta interesa duten guztiei dago zuzenduta. Saioa asteartean, hilak 30, izango da, 17:30ean, udaletxeko batzar aretoan.
Goierriko hainbat ikastetxetan lantzen ari diren Eskolako Agenda 21 egitasmoaren barruan, energia jasangarriaren inguruko hitzaldia antolatu dute astearte arratsalderako. Antolatzaileek azaldu dutenez, «bizi dugun krisi energetikoari aurre egiteko zein alternatiba dauden» ezagutu ahal izango da.
Hizlaria Roberto Bermejo EHUko ekonomia jasangarriko irakaslea izango da. Hitzaldia, irakasleei, gurasoei eta interesa duten guztiei dago zuzenduta. Saioa asteartean, hilak 30, izango da, 17:30ean, udaletxeko batzar aretoan.