Herrira eguna ari dira ospatzen Urretxun
Goierri Garaiko Herrira Taldeak antolatuta, Ezkio-Itsaso, Gabiria, Legazpi, Urretxu eta Zumarragako euskal presoen eskubideen aldeko festa ari dira ospatzen Urretxuko Ederrenan. Goizean marmitako lehiaketa eta futbito txapelketa jokatu dituzte. Eguerdian, bazkaria egin dute. Arratsaldean ere festarekin jarraituko dute: mus txapelketa, herri kirolak eta ekitaldia egingo dituzte.