II. Jostailu truke azoka egin du Aisihezi elkarteak Beasainen
Haurren joan-etorria ia etengabea izan da gaur, Loinazko San Martin plaza azpian. Etxetik jostailuak ekarri eta beste haur batzuk ekarritakoengatik trukatu dituzte. Ekimen honekin, etxean erabiltzen ez ditugun jostailuak trukatzeko aukera izatea, gaur ...
Haurren joan-etorria ia etengabea izan da gaur, Loinazko San Martin plaza azpian. Etxetik jostailuak ekarri eta beste haur batzuk ekarritakoengatik trukatu dituzte. Ekimen honekin, etxean erabiltzen ez ditugun jostailuak trukatzeko aukera izatea, gaur egungo gizartean trukearen balioa zehaztea eta berrerabilpenari garrantzia ematea nahi izan dute antolatzaileek. ”Gabonetan ematen den gehiezko kontsumoa dela eta, jostailuak eta jolasak duen garrantzia deusezturik gelditzen da, hainbat propaganda eta iragarkiekin”, dio Aisihezi elkarteak.