
Gaur eguerdian, Zumarragako Zelai Arizti kultur, Urretxuko eta Zumarragako Argazki lehiaketako sari banaketa ekitaldia egin da. Guztira 188 lan aurkeztu dituzte; 138 atal librean (61 txuri-beltzean eta 77 koloretan) eta 50 Herriko atalean (19 txuri-beltzean eta 31 koloretan). Lehiaketara aurkeztutako hainbat argazkirekin, erakusketa osatu dute Zelai Ariztin bertan. 10 egunetan egongo da irekita.
Irabazleak:
- Zuri beltza: 1. Villenako (Alicante) Manuel Frances. 2. Irungo Manuel Cabezas, eta 3. Gironako Miguel Planells.
- Koloredun argazkietan: 1. Logroñoko Angel Benito, 2. Villenako Manuel Lopez eta 2. Logroñoko Luis Mari Barrio.
- Herriko gaia: zuri-beltza: 1. Logroñoko Angel Benito, 2. Zumarragako Javier Alonso eta 3. Urretxuko Guillermo Murciego. Koloretan: 1. Urretxuko Guillermo Murciego, 2. Iruñako Javier Yarnoz eta 3. Logroñoko Angel Benito.