Asteazkenean Gipuzkoako XIV. Odolki Lehiaketa egingo dute Ordizian
Gipuzkoako odolki egile eta harakinek hitzordua dute asteazken honetan, azaroaren 28an, Ordizian. Txerri-harakinen eta, oro har, harakinen gremioak Ordiziako Udalarekin batera Gipuzkoako Odolki XIV. lehiaketa antolatu dute. Odolki onena zein den eraba...
Gipuzkoako odolki egile eta harakinek hitzordua dute asteazken honetan, azaroaren 28an, Ordizian. Txerri-harakinen eta, oro har, harakinen gremioak Ordiziako Udalarekin batera Gipuzkoako Odolki XIV. lehiaketa antolatu dute.
Odolki onena zein den erabakiko duen epaimahaia gastronomia arloko adituek osatuko dute. Aurtengoan, sukaldariak dira guztiak. Hala, Ordizian izango dira:
• Joxean Eizmendi (Ilarra Jatetxea, Donostia)
• Ruben Trincado (Mirador de Ulía Jatetxea, Donostia)
• Jose Manuel Garmendia (Kattalin Erretegia, Beasain)
• Imanol Gaztañaga (Zubibi Jatetxea, Ordizia)
• Kontxi eta Benita Mujika, Ordiziako Oiangu Taberna ahizpak
• Juan Rodriguez (Hotel Castillo-Olaberria)
• José Juan Castillo
Lehiaketa honen bitartez, “betiko produktu honen kontsumoa bultzatu eta zabaldu” nahi dute. Kontsumitzaileari odolkia “zer nolako produktua den erreferentzia argi bat” ere eman nahi diote. Azkenik, gipuzkoako odolkiaren kalitatea zein den jakiteko parametro zehatzak ere eskainiko dituzte.
Izena emateko epea bihar, hilak 27, itxiko da. Honako telefono zenbaki hauetara deitu beharko da horretarako: 943 27 21 28 edo 943 27 76 62.
Lehiaketa 11:00etan hasiko dute Ordiziako plaza Nagusian.













