Doinua musika eskolako ikasleen Gabon kontzertua 18:00etan Latxartegi aretoan.
Almanya, bienvenido a Alemania filma, 19:30ean Latxartegi aretoan.
Larunbat honetarako Autopista Elektrikorik Ez plataformako goierriko kideek goi tentsioko linearen aurkako mendi irteera egingo dute. Mendi irteera 11:00etan hasiko dute Zeraingo Barbari auzotik, eta Zeraingo plazan geldituko dira bertara autoz joateko...
CAFeko zuzendaritzak lan erregulazio espedientearekin aurrera jarraituko duela jakinarazi dute sindikatuek. Goizean izan dute zuzendaritzak eta langile batzordeak bilera, eta hura amaituta sindikatuek jakinarazi dute zuzendaritzak “gaur bertan t...
Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna da igandean, eta eskualdeko Asmube, Eraldatzen eta Kimetz emakume elkarteetako kideak hilabeteak daramatzate genero indarkeria prebenitzeko zein lan egin dezaketen aztertzen. Emakumeenganako indarkeriaren inguruan eskualdeko emakume elkarteek zein lan egin dezaketen aztertzen ari dira Asmube, Eraldatzen eta Kimetz elkarteak. Ia urtebete daramate lan hori nola egin aztertzen. Beasaingo, Ordiziako eta Urretxuko eta Zumarragako elkarteetako ordezkarien iritziz, emakumeen aurkako indarkeria saihesteko beharrezkoa da prestakuntza. Hala, 25 lagun inguru dira hiru elkarteen lankidetzatik antolatutako jardunaldietan parte hartzen ari direnak. Urrian izan zuten jardunaldiko lehen saioa, eta datorren urteko urtarrilaren bukaerara arte iraungo du. Ordiziako Kimetz elkarteko Belen Balerdik dio jardunaldietan ikasten ari direna «erabilgarria» eta oso garrantzitsua dela. «Gaia oso delikatua da eta tailerra oso ondo datorkigu indarkeria jasan duen emakumeren bat gerturatzen zaigunerako». Goierri garaiko Eraldatzen elkarteko Nilda Gorveinek elkarteek indarkeria jasaten dutenen eta instituzioen arteko bitartekari lana egin dezaketela uste du. «Batzuk ez dira Gizarte Zerbitzuetara joatera ausartzen», eta elkarteek bide hori egiteko laguntza eskaini nahi dute. Izan ere, Goierrin ere badaude tratu txarrak jasaten dituzten emakumeak. Eskualdeko kasuen datu zehatzik ez dute elkarteek, «baina gu ez gara gainontzekoen ezberdinak», zehaztu du Balerdik. «Duela gutxi bizilagun bat etorri zitzaigun, baina seguru kasu gehiago ere badaudela. Dena [...]
Lo imposible filma, 19:30ean eta 22:15ean Latxartegi aretoan. Abenduaren 22an, 23an eta 25ean.
Sasietako Mankomunitateak, Legazpiko Udalarekin batera atez ateko hondakin bilketaren inguruko hitzaldia antolatu du gaur arratsalderako. Taradell (Herrialde katalanak) herriko alkateak, Lluis Verdaguerrek (CIU), eta Bartzelonako diputazioko teknikari ...
Junetorri herri barruko autobus zerbitzua kobratzen hasi da udala gaur. Bidaia bakoitza hogei zentimo kostako da hemendik aurrera, hilabetez doakoa izan eta gero. Udaletik jakitera eman dutenez «prezio bera kobratuko da kasu guztietan», hau da, bidai...
Gipuzkoako odolki egile eta harakinek hitzordua dute asteazken honetan, azaroaren 28an, Ordizian. Txerri-harakinen eta, oro har, harakinen gremioak Ordiziako Udalarekin batera Gipuzkoako Odolki XIV. lehiaketa antolatu dute. Odolki onena zein den eraba...
Ordiziako Biok Zerbitzuak saskibaloi taldeak galdu egin du berriro, denboraldiko partida «kaxkarrena» jokatuta, gainera. Hala definitu dute eurek asteburan Zarautzen jokatutako partida. 84-71 galdu dute. Gaizki hasi zuten partida, erritmoa hartu gabe...
Zumarragako Misio taldeak elkartasun afaria egin du, bildutako 2.781 euroak Caritasek kudeatuko ditu
Duela 30 urte, gaurko egunez, azaroaren 23an, eguerdiko 12:00etan esan zituen Julian Belokik (Legazpi, 1956) lehenengo hitzak Euskadi Irratian. Aurretik, Herri Irratian aritu zen. Dena den, txikitatik izan zuen harremana ahozko komunikazioarekin: Arantzazun egin zituen ikasketak Belokik, Gandiagaren ikaslea izan zen eta «berehala jarri gintuzten pulpitotik zerbait esaten. Lektore ofiziala ere izan nintzen», dio Telleriartekoak. Nola gogoratzen duzu 1982ko azaroaren 23a? Gure seinaleei ofizialtasuna eman nahi zitzaien, ordurako gutxi asko, probatan, musika sartzen ari ginen eta. Azaroaren 23an, eguerdiko 12etan, minutu erdiko halako iragarki instituzional bat egin genuen, eta ahotsa jartzea egokitu zitzaidan. Agur Jaunak kantua erabili genuen, momentu hartan, instituzionalena bera iruditu zitzaigulako. Eusko Jaurlaritzak hedabide publikoak sortzen zituela, euskararen alde, Euskal Herriaren alde… minutu erdian hori esan eta hortik aurrera musika sartzen hasi ginen. Euskadi Irratira iritsi aurretik, ba al zenuen esperientziarik irratigintzan? Herri Irratitik nentorren, 1978an Herri Irratian hasi nintzen. Herri Irratiak halako aldaketa bat egin zuen urte hartan: bere autonomiaren alde egin eta loraldi bat izan zuen. Juan Lekuonak deitu ninduen, 1978ko irailean, euskarazko edukiei indar gehiago emateko. Hasieran kolaborazio gisa hasi nintzen, eta gero 6 orduak euskaraz proiektua etorri zen, Jaurlaritzaren babesarekin… Arratsaldeko 6etatik gaueko 12etara euskara hutsean egiten genuen. 6 ordu horietan, euskarazko lehendabiziko [...]