Biok Zerbitzuakek 84-71 galdu du Zarautzen kontra
Ordiziako Biok Zerbitzuak saskibaloi taldeak galdu egin du berriro, denboraldiko partida «kaxkarrena» jokatuta, gainera. Hala definitu dute eurek asteburan Zarautzen jokatutako partida. 84-71 galdu dute. Gaizki hasi zuten partida, erritmoa hartu gabe...
Ordiziako Biok Zerbitzuak saskibaloi taldeak galdu egin du berriro, denboraldiko partida «kaxkarrena» jokatuta, gainera. Hala definitu dute eurek asteburan Zarautzen jokatutako partida. 84-71 galdu dute.
Gaizki hasi zuten partida, erritmoa hartu gabe eta konfiantza gutxirekin. Lau puntuko aldearekin iritsi ziren atsedenaldira (37-33). Hirugarren laurdenean 31-14 partziala jaso zuten eta ezin izan zioten horri buelta eman. Saiatu baziren ere, markagailuko aldea eustea besterik ez zuten lortu.













