Goi tentsioko linearen aurkako mendi irteera eta dokumental berriaren aurkezpena
Larunbat honetarako Autopista Elektrikorik Ez plataformako goierriko kideek goi tentsioko linearen aurkako mendi irteera egingo dute. Mendi irteera 11:00etan hasiko dute Zeraingo Barbari auzotik, eta Zeraingo plazan geldituko dira bertara autoz joateko...
Larunbat honetarako Autopista Elektrikorik Ez plataformako goierriko kideek goi tentsioko linearen aurkako mendi irteera egingo dute. Mendi irteera 11:00etan hasiko dute Zeraingo Barbari auzotik, eta Zeraingo plazan geldituko dira bertara autoz joateko 10:45ean. 12:30ean Mutiloako kultur etxean Goierriko goi tentsioko linearen aurkako dokumental berria emango dute.













