Herri barruko autobusean bidaiak kobratzen hasi dira gaur
Junetorri herri barruko autobus zerbitzua kobratzen hasi da udala gaur. Bidaia bakoitza hogei zentimo kostako da hemendik aurrera, hilabetez doakoa izan eta gero. Udaletik jakitera eman dutenez «prezio bera kobratuko da kasu guztietan», hau da, bidai...
Junetorri herri barruko autobus zerbitzua kobratzen hasi da udala gaur. Bidaia bakoitza hogei zentimo kostako da hemendik aurrera, hilabetez doakoa izan eta gero. Udaletik jakitera eman dutenez «prezio bera kobratuko da kasu guztietan», hau da, bidaia bakoitzak berdina balioko du zerbitzua noizean behin edo egunero erabiltzen dutenentzat.
Bidaiak eskudirutan edo Junetorri txartelarekin ordaindu daitezke. Junetorri txartela 3 eurotan eskuratu ahal izango da autobusean bertan. Behin agortuta, leku berean karga daiteke txartela; norberak erabakiko du zenbat diru sartu nahi duen. Sei urtetik beherako haurrek ez dute ordaindu beharrik izango, baina txartela aurkeztu beharko dute horretarako. Erabiltzaileek laster izango dituzte txartelak eskuragai.













