Kataluniako atez atekoaren esperientzia ekarriko dute bi adituk Legazpira bihar
Sasietako Mankomunitateak, Legazpiko Udalarekin batera atez ateko hondakin bilketaren inguruko hitzaldia antolatu du gaur arratsalderako. Taradell (Herrialde katalanak) herriko alkateak, Lluis Verdaguerrek (CIU), eta Bartzelonako diputazioko teknikari ...
Sasietako Mankomunitateak, Legazpiko Udalarekin batera atez ateko hondakin bilketaren inguruko hitzaldia antolatu du gaur arratsalderako. Taradell (Herrialde katalanak) herriko alkateak, Lluis Verdaguerrek (CIU), eta Bartzelonako diputazioko teknikari batek, Enric Collek atez ateko sistemaren esperientziaz hitz egingo dute lehenengo pertsonan. Hitzaldia, 19:00etan hasiko da Latxartegin.
Polemika? Ez, emaitzak eta ekonomia izenburupean eskainiko dute hitzaldia. Ekimenaren helburu nagusia Kataluniako atez ateko hondakin bilketaren errealitatea zein den ezagutzea da, baita, bide batez, gai honen inguruan hedatu diren informazio kontraesankor guztiak argitzea ere.
Bilera errondak hasi dituzte
Bestalde, zaborraren gaiaren inguruan hausnartzeko elkarrizketa erronda hasiko du gaur arratsaldean Legazpiko udal gobernuak. EAJ, PSE-EE eta H1! alderdietako ordezkariekin bilduko da udal gobernua. Bilera hauen helburua «bideragarritasun plana kontutan hartuta, gaia elkarrekin lantzea da», esan du. Politikoekin bildu eta gero, herriko eragileekin bilduko da udal gobernua.













