Goiart 2012 lehiaketako sariak banatu dituzte
Gaur goizean Arte Plastikoen VI. “Goiart 2012 – Ordizia Saria” lehiaetako sariak banatu dituzte Ordiziako Barrena Kultur Etxean. Yvana Duchene artistak irabazi du. Goierri saria Xabier Anunzibay-ek jaso du. Lehen saria, 3.000 eurokoa, Baionan bizi den Txekiar Errepublikako Yvana Duchênek erraman du, Camille Claudelen erretratua pintura lanarekin. Epaimahaiak obra honen izaera espresionistari erreparatu dio. Lanaren indarra nabarmendu dute: “keinuzkoa eta oso zehatza ez den egikera du baina erabateko efektua lortzen du”. Esan dutenez, “pisu handiko obra da baina era berean iragankorra formatuari eta teknikari erreparatuz gero. Obraren espresibitatea goiko aldean kontzentratzen da, landuagoa dago obra, begietan, eta bitartean beheko aldean marrazkia nagusitzen da eta margoa kolorezko hari libre gisa ibiltzen da bertan. Gaur egungo postfeminismoan eta transgeneroan osoki murgiltzen den obra”. Bigarren saria Hondarribian bizi den Hilda Lucio Alamo “Kikis” mexikarrak eraman du, Hiriko paisaia lanarekin. Epaimahaiak azpimarratu duenez, “konposizio arina lortzeko papera eta zuntzaren tankerako material hauskorra, malgua, eta fina erabiltzen da, eta forma arkitektoniko arin, etereoak sortzen dira, forma horiek desagertuko balira bezala. Bestalde, kontrastez beteriko obra bat da, forma geometrikoak eta forma organikoagoak alderatzen dituena, eskala mugatuak dituena, tonalitate neutroak eta ehunduren joko ederra duena”. Hirugarren saria Amurrion bizi den Alberto Torres Ayerdi beasaindarrak jaso du, Paheta [...]
Gaur goizean Arte Plastikoen VI. “Goiart 2012 – Ordizia Saria” lehiaetako sariak banatu dituzte Ordiziako Barrena Kultur Etxean. Yvana Duchene artistak irabazi du. Goierri saria Xabier Anunzibay-ek jaso du.
Lehen saria, 3.000 eurokoa, Baionan bizi den Txekiar Errepublikako Yvana Duchênek erraman du, Camille Claudelen erretratua pintura lanarekin. Epaimahaiak obra honen izaera espresionistari erreparatu dio. Lanaren indarra nabarmendu dute: “keinuzkoa eta oso zehatza ez den egikera du baina erabateko efektua lortzen du”. Esan dutenez, “pisu handiko obra da baina era berean iragankorra formatuari eta teknikari erreparatuz gero. Obraren espresibitatea goiko aldean kontzentratzen da, landuagoa dago obra, begietan, eta bitartean beheko aldean marrazkia nagusitzen da eta margoa kolorezko hari libre gisa ibiltzen da bertan. Gaur egungo postfeminismoan eta transgeneroan osoki murgiltzen den obra”.
Bigarren saria Hondarribian bizi den Hilda Lucio Alamo “Kikis” mexikarrak eraman du, Hiriko paisaia lanarekin. Epaimahaiak azpimarratu duenez, “konposizio arina lortzeko papera eta zuntzaren tankerako material hauskorra, malgua, eta fina erabiltzen da, eta forma arkitektoniko arin, etereoak sortzen dira, forma horiek desagertuko balira bezala. Bestalde, kontrastez beteriko obra bat da, forma geometrikoak eta forma organikoagoak alderatzen dituena, eskala mugatuak dituena, tonalitate neutroak eta ehunduren joko ederra duena”.
Hirugarren saria Amurrion bizi den Alberto Torres Ayerdi beasaindarrak jaso du, Paheta eskulturarekin.
Epaimahaiak erabaki du, aldi berean, Goierrin jaio edo bizi den artista baten lana 600 euroekin saritzea. Tolosan bizi den Xabier Anuncibai beasaindarrak Malkoz beteriko agurra izeneko lanarekin jaso du sari hori.
Jasotako obra kopuru guztiak kontuan hartuta, aukeraketa bat egin du epaimahaiak. Horretarako, estilo eta lan-joera desberdinei begiratu dio. Lan horiek guztiak Barrena Kultur Etxeko erakusketa aretoan jarriko dituzte ikusgai, abenduaren 20tik urtarrilaren 4a bitartean18:00etatik 20:00etara. (Jai egunetan eta abenduaren 24an eta 31n itxita egongo da). Ordiziako web orrian ere ikusgai egongo dira saritutako lanak eta aukeratutakoak: ordizia.org
Lehiaketara 67 artista aurkeztu dira, 103 lanekin. Hona hemen arte-diziplinatan banatuta: Pintura (47), eskultura (33), argazkiak (8), Collage (7), Instalazioak (2), marrazkia (2), serigrafia (1), teknika mistoa (1), akzioa (1) eta bideoa (1).