Legorretako Udalak 1,5 milioi euroko udal aurrekontua izango du 2013an, ia aurtengo bera
Legorretako Udalak 1.500.549,98 euroko aurrekontua izango du 2013an, herenegun herritarren aurrean aurkeztu zuenez. Aurtengo ekitalditik %0,72ko igoera besterik ez du aplikatu. Hala ere, 2012an sarrera gisa jaso duen diru kopuru berbera da datorren urteko aurrekonturako zehaztua. Arantxa Iturrioz Ogasun zinegotziak eta lan-taldeko Urko Etxeberria kideak aurkeztu zituzten, hogei bat legorretarren aurrean. Iturriozek esan duenez, krisi egoera kontuan hartuta «ahalik eta erantzukizun handienarekin» landu dute aurrekontu txostena. «Beti ere gehien behar duten herritarrei laguntzeko». Iaz bezala, oraingoan ere udalak ez die kobratuko zaborraren, uraren eta etxeko kontribuzioaren zerga lanbide arteko gutxieneko soldatara iristen ez diren familiei. Exentzioen diru saila igo dute Krisi egoera iaztik «larritu» egin dela eta, familien zerga-exentziorako diru-saila 3.000 eurotik 5.000ra igo dute. «Behin eskaerak jasotakoan, ikusten badugu tartea badagoela gutxieneko hori ere igotzeko, ez dugu baztertzen, laguntza etxe gehiagotara irits dadin», dio Iturriozek. Inbertsioetarako 22.717,84 euroko saila izendatu du. Udala ekonomikoki «egoera onean» dago, eta zorpetze maila «baxua» du. Legorretako Udalak %8,67ko zorpetze maila du; «Udalak Finantzatzeko Foru Funtsaren itzulketa egongo ez balitz %4,20» zukeen. Aurtengo UFFFko 63.146 euro itzuli beharko dituela aurreikusi du udalak, jasotakoaren %7,8.
Legorretako Udalak 1.500.549,98 euroko aurrekontua izango du 2013an, herenegun herritarren aurrean aurkeztu zuenez. Aurtengo ekitalditik %0,72ko igoera besterik ez du aplikatu. Hala ere, 2012an sarrera gisa jaso duen diru kopuru berbera da datorren urteko aurrekonturako zehaztua.
Arantxa Iturrioz Ogasun zinegotziak eta lan-taldeko Urko Etxeberria kideak aurkeztu zituzten, hogei bat legorretarren aurrean. Iturriozek esan duenez, krisi egoera kontuan hartuta «ahalik eta erantzukizun handienarekin» landu dute aurrekontu txostena. «Beti ere gehien behar duten herritarrei laguntzeko». Iaz bezala, oraingoan ere udalak ez die kobratuko zaborraren, uraren eta etxeko kontribuzioaren zerga lanbide arteko gutxieneko soldatara iristen ez diren familiei.
Exentzioen diru saila igo dute
Krisi egoera iaztik «larritu» egin dela eta, familien zerga-exentziorako diru-saila 3.000 eurotik 5.000ra igo dute. «Behin eskaerak jasotakoan, ikusten badugu tartea badagoela gutxieneko hori ere igotzeko, ez dugu baztertzen, laguntza etxe gehiagotara irits dadin», dio Iturriozek.
Inbertsioetarako 22.717,84 euroko saila izendatu du. Udala ekonomikoki «egoera onean» dago, eta zorpetze maila «baxua» du. Legorretako Udalak %8,67ko zorpetze maila du; «Udalak Finantzatzeko Foru Funtsaren itzulketa egongo ez balitz %4,20» zukeen. Aurtengo UFFFko 63.146 euro itzuli beharko dituela aurreikusi du udalak, jasotakoaren %7,8.