Legorretan San Tomas feria eta mus lehiaketa, bihar
Eguberrietako ekitaldien egitaraua bihar hasiko da Legorretan. San Tomas feria egingo dute, 11:30ean hasita. Txistulariek alaituko dute plaza. 12:30ean gabon kantak abestuko dituzte, eta 12:45ean ohiko urdaiazpiko zozketa izango da. Txistorra banatuko ...
Eguberrietako ekitaldien egitaraua bihar hasiko da Legorretan. San Tomas feria egingo dute, 11:30ean hasita. Txistulariek alaituko dute plaza. 12:30ean gabon kantak abestuko dituzte, eta 12:45ean ohiko urdaiazpiko zozketa izango da. Txistorra banatuko dute jateko. Gauean, 23:00etan, euskal preso eta iheslarien alde mus txapelketa dago, Aldapa Haundi elkartean. Bikoteko 10 euro jarri behar da.
Astelehenean gabon eskean ibiliko dira herriko hainbat talde. Gazte Piku eta presoen aldeko taldea 10:00etan gaztetxetik eta 18:30ean Bide-Gaindik abiatuko dira; Ugaro herri eskolakoak 10:30ean aterako dira, Olentzerorekin; Elekun abesbatzakoak 12:30ean ibiliko dira herrian zehar. Azkenik, 17:30ean Olentzerok opariak banatuko dizkie haurrei, zineman.













