Majoriko zuzendari berria izendatzeko prozesua jarriko du martxan udalak
Ordiziako Majori kiroldegiko zuzendari-kudeatzaile lanpostuaren kontrataziorako prozesua martxan jarriko du udalak. Hala jakinarazi dute gaur Igor Eguren alkateak, Juan Mari Gereñu kirol zinegotziak eta Eñaut Gereñu Majoriko behin-behineko kudeatzaileak. Prozedura hori LKS enpresarekin egingo dute eta lau fase izango ditu, beti ere administrazio kontseiluak horrela onartzen badu. Zuzendari berria otsaila amaitu auretik izendatu nahi du udalak. Iazko urritik kiroldegiaren zuzendaritzaz eta kudeaketaz arduratzen ari den Eñaut Gereñuk eman ditu irekiko duten prozesuaren nondik norakoak. Egingo duten lehen gauza administrazio kontseiluan lanpostuaren eskaintzaren oinarriak onartzea izango da, «funtzio eta helburuez gain, Majori kiroldegiaren ezaugarriak aintzakotzat hartuz». Bigarren urratsa lanposturako izena emateko epea zabaltzea izango da, eta komunikabideetan emango da deialdiaren berri. LKS enpresak hautagaien ebaluaketarako frogak egitea izango da hirugarren fasea, udaleko kontratazio mahaiaren onespenarekin. «Froga horien bidez formakuntza, gaitasun eta izaera mailako egokitasuna, eta postuaren ezaugarri eta eskakizunak baloratuko dira». Azken urratsa hautagaia aukeratzea izango da.
Ordiziako Majori kiroldegiko zuzendari-kudeatzaile lanpostuaren kontrataziorako prozesua martxan jarriko du udalak. Hala jakinarazi dute gaur Igor Eguren alkateak, Juan Mari Gereñu kirol zinegotziak eta Eñaut Gereñu Majoriko behin-behineko kudeatzaileak. Prozedura hori LKS enpresarekin egingo dute eta lau fase izango ditu, beti ere administrazio kontseiluak horrela onartzen badu. Zuzendari berria otsaila amaitu auretik izendatu nahi du udalak.
Iazko urritik kiroldegiaren zuzendaritzaz eta kudeaketaz arduratzen ari den Eñaut Gereñuk eman ditu irekiko duten prozesuaren nondik norakoak. Egingo duten lehen gauza administrazio kontseiluan lanpostuaren eskaintzaren oinarriak onartzea izango da, «funtzio eta helburuez gain, Majori kiroldegiaren ezaugarriak aintzakotzat hartuz». Bigarren urratsa lanposturako izena emateko epea zabaltzea izango da, eta komunikabideetan emango da deialdiaren berri. LKS enpresak hautagaien ebaluaketarako frogak egitea izango da hirugarren fasea, udaleko kontratazio mahaiaren onespenarekin. «Froga horien bidez formakuntza, gaitasun eta izaera mailako egokitasuna, eta postuaren ezaugarri eta eskakizunak baloratuko dira». Azken urratsa hautagaia aukeratzea izango da.