Ordiziako igerilarien jardunaldi ona Iruñean
Pasa den abenduaren 15ean TOP 6 txapelketa ospatu zuten Iruñean. 12 taldek hartu zuten parte bertan. 2011-2012ko denboraldian denborarik onenak egin dituzten Espainiar estatuko 85 igerilari elkartu ziren bertan. Ordiziako taldeak hamaika igerilari eraman zituen. Froga ia guztietan egon zen …
Pasa den abenduaren 15ean TOP 6 txapelketa ospatu zuten Iruñean. 12 taldek hartu zuten parte bertan. 2011-2012ko denboraldian denborarik onenak egin dituzten Espainiar estatuko 85 igerilari elkartu ziren bertan. Ordiziako taldeak hamaika igerilari eraman zituen. Froga ia guztietan egon zen Ordiziako igerilariren bat.
Ordiziako Urpekoak taldetik esan dutenez, “igerilari guztiek txapelketa oso ona egin zuten”. Bi izen ere nabarmendu dituzte: Iñaki Lasa eta Josu Sarasola. Lasa 50 eta 100 metroko probetako finaletara sailkatu zen. Sarasolak, berriz, 400 metro eskafandran Espainiako junior mailako marka gainditu zuen 25 metroko igerilekuan. 03:25.47 denbora egin zuen. Urazaleko 400 metroko proban ere lan “bikaina” egin zuen.
Ordiziako urpekoak taldeak “gustura” amaitu du urtea, “baina gogor entrenatzen jarraitzeko gogoa” erakutsi du. Hurrengo txapelketa prestatzen hasi dira jada, urtarrilaren 19an Zaragozan egingo dutena.