Troiko meategiaren prebentzio bilera egin zuten atzo
Herrizaingo Sailak EAEko enpresa kimikoen kanpoko larrialdi-planei buruz herritarrei informazioa jakinarazteko kanpaina berri bat jarriko du martxan. Kanpaina honen barruan 38.000 informazio gutun bidaliko dira postontzietara eta herrietan bilerak egingo dira, enpresa kimiko horietan istripu larriren bat gertatuko balitz, herritarrek …
Herrizaingo Sailak EAEko enpresa kimikoen kanpoko larrialdi-planei buruz herritarrei informazioa jakinarazteko kanpaina berri bat jarriko du martxan. Kanpaina honen barruan 38.000 informazio gutun bidaliko dira postontzietara eta herrietan bilerak egingo dira, enpresa kimiko horietan istripu larriren bat gertatuko balitz, herritarrek nola jokatu behar den eta zer neurri hartu behar diren jakiteko. Informazio hau bideratzeko Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Metereologiako Zuzendaritzak azken urteetan hainbat ekintza aurrera eraman ditu. Kanpaina honek EAEko hamaika enpresa hartzen ditu kontuan; beren kanpoko Larrialdi Plana onartu eta homologatu berria duten hamaika enpresak. Hamaika horien artean Gabiria eta Ormaiztegi artean dagoen Troiko meategia dago. Atzo arratsaldeko 18:30ean egin zuten bilera Ormaiztegiko kultur etxean.