Udalak aparteko saria aurreratuko die langileei, «murrizketei aurre» egiteko
Espainiako Gobernuak alor publikoan ezarri dituen murrizkei aurre egiteko neurriak iragarri ditu Beasaingo udal gobernuak. Raxoiren dekretuek «egin beharreko ahalegina beti bezala langileen bizkar» uzten duela diote; hori dela eta, «langileen eskubideak defendatzeko borondate politikoa» agertu du udal gobernuak. Hartuko duten aurreneko neurria, langileei abenduko soldata aurreratzea, eta udakoa urtarrilean ordaintzea izango da. Neurri horiekin, langileek dagozkien ordainsari guztiak jasoko dituztela bermatu nahi du udal gobernuak. Hala, «langileek ez dituzte murrizketen ondorioak nabarituko beren poltsikoan». Abenduko soldata aurreratu diete dagoeneko, baina aparteko sariak ere aurreratu egingo dituzte. «Datorren urtetik aurrera aparteko sariak aurreratzen joango gara; 2013ko ekainekoa urtarrilera aurreratuko dugu, abendukoa ekainera, eta berdin egingo dugu ondorengo urteetan ere». Horrekin batera, aurtengo aparteko soldata ordaintzeko debekua Madrilgo gobernuak ezarri duela gogorarazi dutem eta udal gobernua «langileen eskubideak murriztearen kontra» dagoela. «Murrizketak krisia eragin dutenei aplikatu beharrean, langileei aplikatu nahi zaizkie, beren lana betetzen duten herritarrei, eta hori erabat bidegabea da». Gainera, Espainiako Gobernuak neurri horiek hartzeko erabili duen bidea ere «onartezina» dela diote, «dekretu bidez eta inorekin kontatu gabe» hartu baitituzte. Hori guztia kontuan izanda, hartu duten neurria «udal honetan hori lortzeko aplikatu zitekeen irtenbiderik onena» dela azaldu dute. Horregatik, «argi utzi nahi dugu ez dugula onartuko egoera hau inork desitxuratzea; [...]
Espainiako Gobernuak alor publikoan ezarri dituen murrizkei aurre egiteko neurriak iragarri ditu Beasaingo udal gobernuak. Raxoiren dekretuek «egin beharreko ahalegina beti bezala langileen bizkar» uzten duela diote; hori dela eta, «langileen eskubideak defendatzeko borondate politikoa» agertu du udal gobernuak. Hartuko duten aurreneko neurria, langileei abenduko soldata aurreratzea, eta udakoa urtarrilean ordaintzea izango da.
Neurri horiekin, langileek dagozkien ordainsari guztiak jasoko dituztela bermatu nahi du udal gobernuak. Hala, «langileek ez dituzte murrizketen ondorioak nabarituko beren poltsikoan». Abenduko soldata aurreratu diete dagoeneko, baina aparteko sariak ere aurreratu egingo dituzte. «Datorren urtetik aurrera aparteko sariak aurreratzen joango gara; 2013ko ekainekoa urtarrilera aurreratuko dugu, abendukoa ekainera, eta berdin egingo dugu ondorengo urteetan ere».
Horrekin batera, aurtengo aparteko soldata ordaintzeko debekua Madrilgo gobernuak ezarri duela gogorarazi dutem eta udal gobernua «langileen eskubideak murriztearen kontra» dagoela. «Murrizketak krisia eragin dutenei aplikatu beharrean, langileei aplikatu nahi zaizkie, beren lana betetzen duten herritarrei, eta hori erabat bidegabea da». Gainera, Espainiako Gobernuak neurri horiek hartzeko erabili duen bidea ere «onartezina» dela diote, «dekretu bidez eta inorekin kontatu gabe» hartu baitituzte.
Hori guztia kontuan izanda, hartu duten neurria «udal honetan hori lortzeko aplikatu zitekeen irtenbiderik onena» dela azaldu dute. Horregatik, «argi utzi nahi dugu ez dugula onartuko egoera hau inork desitxuratzea; udal gobernu hau ez da egoera hau sortzearen arduraduna, eta gainera, irtenbideak bilatzeko ausardia» erakutsi dutela diote, egoerari aurre egiteko proposamenak eginez.
Agerraldia bukatzeko, udal gobernuko kideek salatu dute agerian gelditzen dela «Euskal Herriak ez duela egoerari aurre egiteko inolako autonomiarik, ezta burujabetza aukerarik ere». Hori dela eta, Euskal Herriak «bere politika propioak egiteko subiranotasuna» behar duela azaldu dute udal gobenuko kideek.
Arduraz jokatzeko eskaera
Aurretik Eusko Jaurlaritzak edota Gipuzkoako Foru Aldundiak hartutako neurrien aurrean Espainiako Gobernuak bide judiziala hartu duela ikusita, langileen ordainketa egiteko beste modu batzuk baztertu eta aparteko saria aurreratzearen bidea aukeratu du udal gobernuak; hala ere, «ez dakigu zein neurri hartuko dituzten eta noraino iritsi daitezkeen». Horregatik, hartutako bidea egokiena dela uste dute. Aparteko sarien ordainketa eskatzea, langileen esku dagoela eta haien eskubidea dela gogorarazi dute.
Bestetik, orain arte oposizioko alderdien partetik kontrako jarrerarik izan ez badute ere, aurrerantzean «arduraz jokatzeko eta ordainketen aurreraketak aurrekontuetan eragingo dituen aldaketak ez oztopatzeko» eskatu die udal gobernu taldeak.













